Suak piztuko du uda eskualdeko hainbat herritan

Txabi Alvarado Bañares 2015ko eka. 23a, 11:28

Uda ez da bakarrik etortzen, piztu egin behar da. Hala usteko zuten seguru asko udako solstizioa suaren bueltan ospatzeari ekin ziotenek. Udako zein neguko solstizioak, biak ala biak suaren bueltan ospatzeko ohitura zegoen lehen, Juan Manuel Etxebarria irakaslearen esanetan, “baina Gabonetakoa ia-ia galdurik daukagu, baserrietako sutondoak desagertzen joan diren neurrian”.

Uda ez da bakarrik etortzen, piztu egin behar da. Hala usteko zuten seguru asko udako solstizioa suaren bueltan ospatzeari ekin ziotenek. Udako zein neguko solstizioak, biak ala biak suaren bueltan ospatzeko ohitura zegoen lehen, Juan Manuel Etxebarria irakaslearen esanetan, “baina Gabonetakoa ia-ia galdurik daukagu, baserrietako sutondoak desagertzen joan diren neurrian”.

Hala ere, Etxebarriak azpimarratu du gaur egun bizi duguna ez dela ohitura pagano hutsa. Bere hitzetan, kristautasuna saiatu zen ohitura pagano ugari berera eramaten. “Elizak bazekien herri zaharrarentzat garrantzitsuak zirela uda eta neguaren hasierako egunak. Horregatik, eliz-ospakizun handienetariko bi, egun horietan ospatzea erabaki zuen”. Hala igaro zen udako solstizioaren ospakizuna “San Joan” izatera. Uda suaren bidez piztearen ohitura, baina, mantendu egin da Aiaraldeko zein Euskal Herriko herri gehienetan.

Gaurko San Joan ospakizunak, herriz herri

ARAKALDO 20:30etan, sua eta askaria egingo dira.

AMURRIO  Gazte Asanbladak akelarrea egingo du 23an 20:00etan Antzokiko parking-ean.

LAUDIO San Joan Astobitzako jaiak ospatzen ari dira dira 20tik 24ra. Gaur Kirikiñoren umeentzako jolasak, buruhandiak, zanpatzarrak, sua, txokolatada eta Ezten Giro erromeriaren emanaldia egongo dira. 

OKONDO Umeentzako jolasak egongo dira, eta sua piztuko da, 19:30etatik aurrera. 

URDUÑA Gazte Asanbladak Akelarrea egingo du Makaldian.

OROZKO Hainbat ekintza egongo dira 19tik 24ra.

ARRANKUDIAGA Auzoetan sua piztuko dute.

AIARA Luiaondon eta Murgan piztuko dute sua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide