Udako solstizioa ospatzea antzinako ohitura zaharra da eta eskualdean modu ezberdinetan egin dute hainbat lekutan. Herri batzuetan sua piztu dute San Joan jaietan eta beste batzuetan ordea akelarreak antolatu dituzte Gazte Asanbladak, Urduñan eta Amurrion adibidez.
Artziniegan Etnografia Museoak igandean egin zuen ospakizuna. Adarraren soinuak pertsonaia mitologikoen kalejirari hasiera eman zion. Akerra, Basajaun, Marigorringo... Museotik atera ziren herriko gazteek lagunduta. Bueltan, Builakak giroa animatu zuen, dantzariek plaza hartu arte. Ikuskizuna amaitzeko bi taldeek batera Sorgin Dantza dantzatu ostean, odolosteak dastatzeko aukera egon zen.
Argazkiak: Fontso Larrazabal, Ixone Collado, Josu Ganzabal, Jabi Asurmendi, Zuriñe Alava,Irati Moreno, Goiatz Urquijo, Raul Olaya, Aitor Burgoa, Etnografia Museoa, Samuel Pasandin eta Artea Etnografi Elkartea.