Gurasolagun Ekimenak hirugarren urtea bete berri du eta pasa den asteko asteazkenean Okondoko Aretxarro koba eta Mareazulo arroila bisitatzera egindako txangoarekin aurtengo ikasturtea itxi egin zuen.
Gurasolagun, Berbalagun bezala, euskararen erabilera suspertzeko AEK-k bultzaturiko ekimenak dira, Laudioko Udala eta erakunde gehiagoren laguntzarekin. Gurasolagun-en funtzionamendua honakoa hau da: familia batzuk elkartzen gara ( umeak eta gurasoak) eta urtean zehar ekimen batzuk komunean egiteko antolatzen ditugu (normalean astean zehar), beti ere euskaraz (beraz, ez da umeek bakarrik euskaraz egin dezaten!!). Ekimenaren egokitasuna horretan datza hain zuzen ere: euskararen erabilera kolokan dagoen garaiotan, danon artean euskal giroa sortzen laguntzea , ekinaren ekinez, apurka apurka “territorio libre txikiak” sortzen.
Saio bakoitza familia batek (edo laguntzaileren batek) antolatzen du eta anitzak eta dibertigarriak izan dira hiru urte hauetan antolatutako ekintzak: negu aldean eskulan eta sukaldaritzari lotutakoak ( zorrotxo, pizza, roskilla, enpanadilla tailerrak, baita joko eta dantzak ere ) ; Lamuza Parkeko zuhaitzak ezagutzeko ibililadiak, ingurutako kobazuloetara txangoak (iaz Ermuko Obikola koba bisitatu genuen) eguraldi hobeagoko garaietan. Lehen eguneko hau, Aretxarrako kobara egindakoa, oso arrakastatsua suertatu zen 30 lagunek partu hartu bait zuten. Eta beti bezala primeran pasatu genuen!!
Baina Gurasolagun ekimenaren helburu nagusia kualitatiboa da kuantitatiboa baino, Laudion euskaraz bizi ahal izateko guneak eta bideak sortzen laguntzea alegia. Datorren ikasturtean elkar ikusiko dugu, animatu! Mila esker Gurasolagun posible egiten duzuen heldu zein ume guztiei.
Argazkiak: Joxe Blanco, Fontso Larrazabal