Pasa den azaroaren 10ean ospatu zen Arabako lurralde historikoaren eta Aiaraldearen Garapen Jasangarrirako Lehen Plan Estrategikoaren aurkezpen publikoa. Plan horren bidez bilatzen da iraunkortasuna, Aldundiko departamentu eta ekintza guztietan txertatzea.
Aurkezpen horretara AiaraTur-eko zuzendaritza organoak eta hainbat alkate bertaratu ziren, eskualdeko turismo gestio organo hori osatzen duten hainbat udalerritakoak.
Gainera, arlo honetako merkataritza eta enpresa askotako ordezkariak bildu ziren, besteak beste baserri etxetakoak, upategietakoak eta hoteletakoak.
Lehen fase hori plan estrategikoaren aurkezpenean zetzan. Plan honen bidez Arabako lurralde historikorako gestio eredu bat ezarri nahi da, zeinak:
-
Eskualdeko ondare naturala balioan jarri eta babestuko duen.
-
Arabarron bizi kalitatea bermatzera bideratutako lan dinamikak hobetu eta osatuko dituen.
-
Eredu jasankor dinamiko eta berritzaileetan oinarritutako ekonomia bat bermatze aldera aurrera egingo duen.
-
Garapen jasangarrira bidean Foru Aldundian honezkero lantzen hari diren jarduerak balio handiagoan jarriko dituen.
-
Jendarte geroz eta kontzientziatuago honen, aztarna ekologiko eta sozialarekiko, ardurei jaramon egingo dien.
-
Herritarrekiko geroz eta hurbilagoak diren gobernu eredu zentzagarriak ekarriko dituen.
Hartara, iraunkortasunerantz lan egitera behartuko duen plan bat sortzea du helburu. Horrela jasangarritasuna, aldundiko departamentu eta ekintza guztietan zeharka txertatuaz.
Plan hori haurrera eramateko honako pausu hauek zehaztu dira:
-
Aalborg gutuna sinatzea eta Aalborg+10 konpromisoak Ahaldunen Kontseilu bidez adostea.
-
Arabar lurraldearen eguneko egoeraren diagnostikoa egitea ingurugiroaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspuntutik.
-
Erronken, bide eta ekintza estrategikoak antzematea, egindako diagnostikoa hasiera puntu gisa hartuta helburuak finkatu eta definitzea (nora heldu nahi den) eta jarraitu beharreko bide estrategikoak erabakitzea (helburuak lortzeko ekintza multzoa zehaztea).
-
Planaren jarraipena: behin plana erabakita jarraipena egingo zaio horretarako adierazle esanguratsuak erabilita.