Eguerdian jakinarazi du Espainiako Auzitegi Gorenak Euskal Herriko 107 elkarte konfiskatzeko agindua, Aiaraldeko Mugalde, Irabien, Gure Aukera, Otsati eta Txokogorri tartean. Entzutegi Nazionalak iazko uztailean eman zuen hori egiteko agindua, "Herriko tabernen auzia" dela eta.
Hortaz gain, hiru urteko kartzela zigorrera kondenatu zituen Joseba Alvarez, Joseba Permach, Rufi Etxeberria, Karmelo Landa eta Juan Kruz Aldasoro. Auzitegi Gorenak urtebete eta hamar hilabetera txikitu die zigorra, baina elkarteen gaineko konfiskatze agindua bere horretan mantenbdu du.