Iruzurrak eman dira gas zerbitzuko berrikustearen harira eskualdean

Erredakzioa 2015ko eka. 19a, 10:16

Kontsumobide euskal kontsumo institutuak jakinarazi du 30 iruzur eman direla gas zerbitzuko berrikustearen harira. Horietako batzuk Aiaraldean eman dira eta gainerakoak Busturialdean.

Kasu gehienetan biktimak adineko pertsonak izan dira eta leku isolatuetan bizi dira.

Iruzurraren bitartez 70 euro inguru lapurtu dituzte pertsona bakoitzari.

Kontsumobide euskal kontsumo institutuak jakinarazi du 30 iruzur eman direla gas zerbitzuko berrikustearen harira. Horietako batzuk Aiaraldean eman dira eta gainerakoak Busturialdean.

Kasu gehienetan biktimak adineko pertsonak izan dira eta leku isolatuetan bizi dira.

Iruzurraren bitartez 70 euro inguru lapurtu dituzte pertsona bakoitzari.

Baina hainbat kasutan balizko mantenu-kontratuak ere eskaini dituzte, 100 euro gehiago lapurtuz.

Horretaz gain objektuak ere ostu dituztela salatu dute.

Aholkuak

Kontsumobidek zenbait aholku zabaldu ditu iruzurrak ekiditeko. Alde batetik, kontsumo institutuak azaldu du gas zerbitzua 4 urtean behin berrikusi behar dela eta berrikustea 4. urtean ematen dela.

Gainera, baimen legalak dituzten enpresek telefonoz lotzen dituzte aurretik hitzorduak. Ondorioz, inor ez litzateke bat-batean agertu behar berrikustea gauzatzeko.

Kontsumobidek nabarmendu du ez dela inoiz kontraturik sinatu behar eta eskura ordaintzea ez dela zentzuzkoa; gas zerbitzuko ordainketak kontu korrontearen bitartez egiten baitira.

Zalantzak egotekotan, gas zerbitzua ematen duen enpresari deitu behar zaio, ingurutan berrikusteak egiten ari direla ziurtatzeko.

Norbaitek uste badu iruzurra sufritu duela, Laudioko udalean dagoen Kontsumobideko bulegora jo dezake.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide