Aiarako Koadrilako ordezkaritza udal hauteskundeen emaitzak aintzat hartuz banatzen dira. Horrela, EAJk 12 ordezkari izango ditu, EH Bilduk 11, Omniak 2, Okondo Aurrerak 1, Orain Amurriok 1, Aiara Batuzek 1 eta PSE-EEk 1.
Ondorioz, PPk ez du ordezkaririk izango koadrilan.
Herriz herri
Herri bakoitzari dagokionez, horrela banatu dira eserlekuak:
- Laudio: 9 ordezkari; 3 EH Bildu, 3 EAJ, 2 Omnia, 1 PSE-EE.
- Amurrio: 9 ordezkari; 5 EAJ, 3 EH Bildu, 1 Orain Amurrio.
- Aiara: 5 ordezkari; EAJ 2, EH Bildu 2, Aiara Batuz 1.
- Okondo: 3 ordezkari; 1 Okondo Aurrera, 1 EAJ, 1 EH Bildu.
- Artziniega: 2 EH Bildu, 1 EAJ.
Osaketa
Irailareko bukaeran edo urriko hasieran izendatu beharko dituzte ordezkariak alderdiek, Arabako Biltzar Nagusiek agindu bezain laster.