Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren ikasturteko azken zenbakia

Erredakzioa 2015ko eka. 17a, 18:34

Inprentan dago Aiaraldea Egunkariaren ikasturteko azken zenbakia izango dena. Uda hasi baino egun batzuk lehenago argitaratuko denez, urtaro horrek presentzia nabarmena izango du egunkarian. Udako solstizioaren ospakizunari buruzko artikulu txiki bat topatu ahal izango du irakurleak Kultura atalean.

Inprentan dago Aiaraldea Egunkariaren ikasturteko azken zenbakia izango dena. Uda hasi baino egun batzuk lehenago argitaratuko denez, urtaro horrek presentzia nabarmena izango du egunkarian. Udako solstizioaren ospakizunari buruzko artikulu txiki bat topatu ahal izango du irakurleak Kultura atalean.

Baina hori ez da egunkarian azalduko den ospakizun bakarra izango, festez beteta baitator uda. 50 jai inguru egongo dira eskualdean ekainetik iraila bitartean. Gauzak hala, festa bakoitza noiz izango den kontsultatzeko aukera ere emango du egunkariak.

Herriz-herrikako atalean, berriz, iragan larunbateko Udalbatzen osaketek hartuko dute protagonismoa. Eskualdeko alkate berriak ezagutzeko parada izango du irakurleak.

Kirolaren atalerako, berriz, Gentza Zabalaren omenez eginiko futbol partiduaren kronika idatzi du Miren Orueta Martinezek.

Bukatzeko, Gines Lopez Marin artziniegarrari eginiko elkarrizketa topatu ahal izango da kontrazalean. Zergatik egin diogun elkarrizketa? Bada, mando baten gainean Santiagoko bidea egin duelako.

Kolaboratzaileen aldetik, Julen Arzuaga, Txani Rodriguez, Edorta Moreno eta Ainhoa Comas arduratu dira oraingoan iritzi-zutabeak idazteaz. Komikia, berriz, Floren Usiak marraztu du.

Ileari buruzko gehigarria

Ohiko edukiez gain, bihar (osteguna) argitaratuko den egunkariak badu sorpresa bat barruan: Ileari buruzko gehigarri bat. Ilea tratatzeko modu naturalak, ilearen propietateak, ilearen eta ilargiaren arteko erlazioa... eguneroko bizitzan oso praktikoak izan daitezkeen hainbat eta hainbat informazio biltzen ditu gehigarri horrek, Itziar Terreros Aginako kimikariari eginiko elkarrizketarekin batera.

Egunkaria bihartik (osteguna) aurrera egongo da eskualdeko ohiko lekuetan eskura.

Udako jaietako gehigarri berezia

Egunkariak oporrak hartuko dituen arren, udako jaiei buruzko gehigarri berezi bat argitaratzeko asmoa dauka Aiaraldea Komunikazio Leihoak, uztaila amaiera aldera. 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide