Aiaraldea.com web-atariak antolatutako Udako postal lehiaketa bukatzear dago

Erredakzioa 2013ko ira. 19a, 13:59

Irailaren 21ean bukatuko da Aiaraldea.com web-guneak abiatutako Udako postal lehiaketa. Larunbatean, beraz, agortuko da epea parte hartzeko. Bitartean, aiaraldear orok bidali ditzakete haien argazkiak, baldin eta oinarriak betetzen badira.

Irailaren 21ean bukatuko da Aiaraldea.com web-guneak abiatutako Udako postal lehiaketa. Larunbatean, beraz, agortuko da epea parte hartzeko. Bitartean, aiaraldear orok bidali ditzakete haien argazkiak, baldin eta oinarriak betetzen badira.

Lehiaketa bukatu ostean bi asteko tartea izango du epaimahaiak irabazleak nortzuk izango diren erabakitzeko. 10 sari banatuko dira 5 kategoria ezberdinetan. 5 kategoria horiek hurrengoak izango dira: eskualdeko argazki-postal onena, atzerrikoa, Euskal Herrikoa, jaietakoa eta umoretsuena.

Maila bakoitzean bi sari banatuko dira. Lehenengoek nekazal-etxe batean 2 pertsonentzako egonaldia izango dute Guzurtegi nekazal etxean, Zelaikoetxen, Etxegorri nekazal etxean, Patxikoren etxean eta Artiñanoren etxean, Maroño, Ozekan eta azkenego hirurak Orozkon, hurrenez hurren.

Bigarrenarentzat 2 lagunentzako asteburuko otordua eskualdeko jatetxe batean egongo da hurrengo jatetxeetan: Beldui Txakolindegian eta Balintxarreketa jatetxean Laudion, Bideko jatetxean Amurrion, Hordago jatetxean Baranbion eta Gernika jatetxean Urduñan.

Dagoeneko 120 irudi baino gehiago jaso ditu elkarteak. Argazki asko eskualdean eta Euskal Herrian egin dituzte parte-hartzaileek, baina munduko hainbat txokotatik ere helerazi dituzte irudiak: Errusia, Grezia, Kroazia, Portugal edo Italiatik adibidez. Aiaraldea.com web-atariak lehiakide guztiek egin duten ahalegina eta erakutsitako kalitatea eskertu du.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide