Uztailaren 1ean hasi eta 3rarte luzatuko den martxa antolatu du Aiaraldean Lan Bizi Ikasi plataformak. Aretako LIPmesa enpresatik abiatu eta Amurrion bukatu den martxan eskualdeko gazteak formakuntzan, aisialdian eta eztabaidan batzea dute helburu plataformako kideek. Horretarako, Aiaraldeko langileriaren historia, emantzipazioa eta okupazio mugimendua nola eguneroko bizitzaren inguruan ikasi eta eztabaidatzeko parada egongo da haien arabera.
Plataforma gazteentzako alternatiba errealak garatzeko sortu zen. Mobilizazioak, hitzaldiak eta eztabaida desberdinak eman ondoren ibilbidearekin aurrera jarraitzeko hautua egin dutela adierazi dute. Bide horretan egin zuten urte hasierako Aretako LIPmesa enpresaren okupazio sinbolikoa, gazteen bizi baldintzak salatu eta alternatibak sortze bidean kokatzeko. Hori dela eta, martxa bertatik hastea erabaki zuten.
Uztaila hasieran egingo duten martxan gazteen arteko harremanak sendotu eta lan eskubideak, bizi baldintzak nola hezkuntza duin baten alde borrokatzeko urratsa ematera deitu dituzte Aiaraldeko gazteak.