Euskadiko lehenengo Txakolin Ibilbidea osatzen duten kideek, neurri zehatz batzuetan gehiago inplikatzea eskatzen diete instituzioei, errekurtso turistiko hau sustatzeko. Diotenez, garrantzi handiko ekimena da ibilbidea, non guztien laguntza behar den eta gogor lan egiten aritu eta ari dira.
Bestalde, ACEVIN (Espainiako Ardoaren Hiriburuen Asoziazioa) ziurtagiria jasotzen lehenengo zirkuitua izan dela azpimarratu dute. Zentzu berean, osatzen duten lokal guztiak Euskalit-ek ematen dituen Kalitate Turistiko eta Kudeaketa Bikaintasunaren Q-ak ere badituztela adierazi dute.
Hori dela eta, eskualdeko enpresariek sumatzen dute emandako pausoak txakolin menua sortzen, upategietara bisita gidatuak egiten edota pakete turistikoen sorkuntza bertan behera geratzeko arriskua, konpromiso zehatza eman ezean.
Modu horretan, gogorarazi nahi izan dute Txakolin Ibilbidea sektore turistikoaren eragilea dela, bitarteko eta sektore ezberdinak naturala, kulturala edo artisaua, besteak beste, batzen dituena.