Gaur hautatuko dira eskualdeko alkateak eta ezustekoetarako atea irekita dago

Erredakzioa 2015ko eka. 12a, 08:46

Aiaraldeko udalerri guztiek erabakiko dute bihar zeintzuk izango diren hurrengo legealdian udalerria gobernatuko duten alkateak. Horretarako udala eratzeko udal osoko bilkura bereziak deitu dituzte tokiko erakundeek eta zenbait alderdik herritarrak ekitaldi hauetan parte hartzera gonbidatu ditu.

Hau dira udalbatza saio berezien ordutegiak:

Artziniega: 09:00etan

Okondo: 09:00etan

Amurrio: 09:30ean

Urduña: 11:00etan

Arrankudiaga-Zollo: 11:00etan

Aiaraldeko herri orok erabakiko dute bihar zeintzuk izango diren haien alkateak hurrengo legealdian. Horretarako udala eratzeko udal osoko bilkura deitu dituzte tokiko erakundeek eta zenbait alderdik herritarren partaidetza ere eskatu dute.

Hurrengoak izango dira biharko hitzorduak eskualdeko udaletxetan:

Artziniega: 09:00etan

Okondo: 09:00etan

Amurrio: 09:30ean

Urduña: 11:00etan

Arrankudiaga-Zollo: 11:00etan

Laudio: 12:00etan

Orozko: 12:00etan

Arakaldo: 12:15ean

Zalantzak alkatetzan

Hainbat herritan argi dago nork gobernatuko duen; EH Bilduk gehiengo osoa lortu du Urduñan, Arakaldon eta Arrankudiaga-Zollon eta ADIEk Orozkon.

Beste herri batzuetan zerrenda bozkatuena alkatetza eskuratzea aurreikusten da, gainerako alderdien arteko akordioa zaila baita. Kasu horiek Amurrion, Aiaran eta Okondon ematen dira.

Baina badaude bi zalantza. Artziniega eta Laudio. Artziniegan EH Bilduk lortu zuen zerrenda bozkatuena izatea baina zinegotzi kopuruan EAJrekin berdindu zuen. PPk zinegotzi bat duenez gehiengoa eman diezaioke EAJri jeltzaleek zerrenda aurkeztuz gero. Eta erabaki horretan dago zalantza, EAJk bere zerrenda aurkeztuko duen edo ez.

Bestalde, Laudion Omniak eskaintza egin dio gainerako alderdiei udala osatzeko eta haien zerrenda alkatetza lortzeko. Aukera zaila bada ere, mahai gainean jarri zuen alderdi independenteak.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide