Podemos Laudiok oharra zabaldu du bere hautesleei eskerrak emateko. Pablo Igesiasen alderdikideek eskertu dituzte foru hauteskundetan jasotako 1200 boza, horien bitartez Laudioko hirugarren indar politikoa bilakatu baitira.
Emaitza horien ostean Podemosek helburu berria gauzatu nahi du; aldaketarako borondate politiko hori bere proiektura zuzentzea.
Alderdiak azaldu du zaila dela Laudion jendea erakartzea bileretan parte har dezan. Horregatik, gonbidapena zabaldu dute jendea Podemosera hurbildu dadin.
Horretarako hurrengo helbide elektronikora idatzi dezakete interesdunek: ahaldugupodemoslaudio@gmail.com edo Josep -605758531- eta Josurekin -688663460- harremanetan jarri.
Amurrion ere balorazio positiboa
Podemos Amurriok ere modu positiboan baloratu ditu lortutako 738 bozak. Horiei esker bi zinegotzi izango ditu hurrengo legealdian.
Horri begira alderdi guztiekin hitz egiteko prest daudela azaldu dute, baina herritarren eskubideetan murrizketak onartu gabe.