Eskualdeko ekimena antolatu du Gure Esku Dagok Laudion. 2. Joste Eguna deitu diote eta bere asmoa da jositako oihalak erabiliz hautestontzi erraldoia osatzea, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko.
Igandean izango da hitzordua Laudioko plazan 11:00etatik aurrera.
11:00 Aurkezpena
11:00 Txistor-jana denontzat.
11:15 Oihalak osatu eta jostea.
12:00 Hautetsontzi erraldoia eraikitzea.
13:00 Dantza-Plaza hautetsontzi honen inguruan.
Orozkon ere deialdiak
Ekainaren 5ean Orozkon ere oihalak josiko dituzte 20:00etatik aurrera plazan. 19:00etan herritarrek egindako bideoa emango dute Donibane Aretoan. Ekimen horiekin ekainaren 21ean hiriburuetan egingo diren ekitaldietan parte hartzeko deialdia zabaldu nahi dute.