PSE-EEk hainbat konpromiso herritar hartu ditu Laudion

Erredakzioa 2015ko mai. 14a, 11:46

PSE-EE prentsaurrekoa eskaini zuen atzo bere egoitzan landutako ideiak plazaratzeko. 100 neurri inguru jaso dituzte konpromiso herritar gisa.

Lehenik eta behin ordezkari sozialistek kode etikoa sinatu dute eta baten batek errespetatuko ez balu alderdia utzi beharko luke.

Herriari dagokionez zenbait ildo jarraituko ditu PSE-EEk.

Enplegua

Esparru horretan enplegu planak eta laguntza planak gauzatu nahi dituzte, bereziki autonomo, merkatari, ostalari eta ekintzaileentzat. Klausula sozialak ere txertatu nahi dituzte.

PSE-EE prentsaurrekoa eskaini zuen atzo bere egoitzan landutako ideiak plazaratzeko. 100 neurri inguru jaso dituzte konpromiso herritar gisa.

Lehenik eta behin ordezkari sozialistek kode etikoa sinatu dute eta baten batek errespetatuko ez balu alderdia utzi beharko luke.

Herriari dagokionez zenbait ildo jarraituko ditu PSE-EEk.

Enplegua

Esparru horretan enplegu planak eta laguntza planak gauzatu nahi dituzte, bereziki autonomo, merkatari, ostalari eta ekintzaileentzat. Klausula sozialak ere txertatu nahi dituzte.

Adineko pertsonak

PSE-EEk azpimarratu du herrian 4.289 pertsona daudela 65 urte baino gehiago dutenak. Haien beharrak aztertuko duen plana abiatu nahi dute.

Laudio herri atsegina bilakatzeko asmoa daukate adinekoentzat eta zenbait neurri planteatuko dituzte haien bizitza errazteko -”enkarguak” egingo dituen pertsona, adibidez, udal esparruan lagunduz-.

Gazteria

Gazteen beharrak asetzeko lonjen araudia prestatu nahi dute sozialistek eta horretaz gain alokairu soziala bultzatzeko eta gazte enplegua sustatzeko planak garatu nahi dituzte. Drogen eta alkoholaren kontsumo arduratsua ere haiekin landu nahi dute.

Gizarte ongizatea

Gizarte ongizatea zeharkako ildoa bada hainbat neurritan, gizarte diru-laguntzen informazio osoa plazaratzeko asmoa dauka PSE-EEk, besteak beste.

Obrak

PSE-EEk konpromiso ugari hartu ditu inbertsioen aldetik: kiroldegia handitzea, antzokia eraikitzea Laudioko dituen behar kulturalen arabera, 600.000 euro bideratzea Laudioko kaleak asfaltatzeko plan baten bitartez, Basaurbeko araztegia gauzatzea, Ugarte, Galmaka, Institutuan eta Landaluzeko gurutzean errotondak egitea...

Konpromisoak etxean

Hurrengo egunetan herritarrek jasoko dute haien etxetan PSE-EEren konpromiso herritarrak jasotzen duen dokumentua.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide