Kike Amonarrizek gidatzen duen Tribuaren berbak telebista-programak duela aste pare bat Aiaraldean grabaketak egin zituen. Eta gaur gaueko 22:25ean ETB-1ean emitituko ditu saio berrian.
Gaurko zitan Tribuaren berbakeko kideek Nerbioiko jaiotzan hasi eta Ibaizabalen bukatuko dute. Bidean Amurrio, Aiara eta Laudioko pertsonekin arituko da Kike Amonarriz.
Aketza Merino historialariarekin, Izar Mendiguren eta Gartzen Garaio Aiaraldea proiektu komunikatiboko kideekin, Izate Faltsua musika taldeko kideekin, Joseba Llano 24 elkarteko kidearekin, Felix Mugurutza teknikariarekin eta Marije Lopez informatikariarekin hitz egin zuen Tribuaren Berbak-ek.
Elkarrizketa horien ardatza euskara izan zen. Emaitzak ikusteko hitzordua daukate teleikusleek 22:25ean ETB-1ean.