“Gure Jatorrizko Izendapena txikia da baina indar handia du. Kalitatea eta salmentak gero eta handiagoak dira”

Erredakzioa 2015ko mai. 27a, 13:39

JOSE ANTONIO MERINOK (BILBO, 1960) Arabako Txakolinaren jatorrizko izena erakundeko idazkari gerentea da. Bertakoa izateak egiten duela berezi dio. “Txakolitonika” edo Txakolin Ibilbidearen bidez jendearen gozamena dute helburu.

Zerk bereizten du Arabako Txakolina?

Bertokoa izateak, barnealdean egina dago, ez kostaldean. Itsasoaren eragina nabari zaio, baina Getariakoak baino gradu gehiago ditu. Eguzki ordu gehiago izaten ditu uztak.

JOSE ANTONIO MERINOK (BILBO, 1960) Arabako Txakolinaren jatorrizko izena erakundeko idazkari gerentea da. Bertakoa izateak egiten duela berezi dio. “Txakolitonika” edo Txakolin Ibilbidearen bidez jendearen gozamena dute helburu.

Zerk bereizten du Arabako Txakolina?

Bertokoa izateak, barnealdean egina dago, ez kostaldean. Itsasoaren eragina nabari zaio, baina Getariakoak baino gradu gehiago ditu. Eguzki ordu gehiago izaten ditu uztak.

Bizkaiko Txakolina probintzia osoak hartu du. Arabakoa, aldiz, Aiarako haranak. Beste ezaugarri bat txinparta eza da, normalean ez baitu izaten.

Txakolinaren ibilbidea sortu duzue. Zertan datza?

Oso garrantzitsua da gure herrialderako. Oso inportantea da turismoarentzako. Menu gastronomikoa ere abiatu dugu, beste kultura bat da, baina jende asko mugitzen du. Arabak bi Jatorrizko Izendapen ditu: Errioxakoa eta Arabakoa. Ibilbideak Nerbioi Goiena zeharkatzen du. Urduña ere barnean dago. Guztira, Arabako bost upategi eta bizkaiko bat batzen ditu. Urduñan, Okondon eta Laudion bana daude eta Amurrion bi. Ibilbidearen baitan upategia bisitatzeko aukera, bazkaria eta mahastiak ezagutzeko aukera eskaintzen du Aiaraturrek.

“Jendeak gauza berriak behar ditu. Txakolitonika oso suabea da, eta udarako oso egokia”

Txakolitonika, txakolin menua... edari tradizionala modernizatu duzue!

Bai! Azken finean gauza berriak topatu behar dira, denborak gustuak aldatzen ditu eta. Jendeak gauza berriak behar ditu. Ardo txuria Sprite edariarekin nahasten den bezala, txakolina tonikarekin elkartu dute taberna batzuek. Jendeak beldurrik gabe edatea bilatzen dugu, alkoholak autoa tarteko badago beldurtu egiten du eta. Txakolitonika oso suabea da, freskagarria. Nik uste udarako edari oso egokia dela.

Txakolin eguna antolatu duzue. Festatik ala lanetik, nondik du gehiago?

Ekoizleek gogor egiten dute lan kalitatezko txakolina plazaratzeko. Amurrioko Txakolin eguna horren adierazle da. Momentuz Arabako txakolina bakarrik ateratzen dugu. Hala ere, gure asmoa, beste leku batean Txakolin Ibilbidearen eguna antolatzea da, zeinetan upategi guztiak hartuko duten parte.

Nola ikusten duzu Txakolinaren etorkizuna?

Nik ilusio handia dut. Gure Jatorrizko Izendapena txikia da baina indar handia du. Kalitatea gero eta handiagoa da eta bertako zein atzerriko salmentak ere bai.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide