errenda bozkatuena EAJ izan da, 845 boto jasota, %35.93. Hirugarren bozkatuena URE-EEB izan da, 145 botorekin eta laugarren PSE-EE, 134 botorekin.
Gauzak horrela, hau litzateke zinegotzi banaketa berria Urduñako udalbatzan:
EH BILDU: 6
EAJ-PNV: 5
“Urduñako herritarrek gugan konfiantza dutela jakitea da garrantzitsuena"
Idoia Aginako oso pozik agertu da Urduñako hauteskundeen emaitzak jakin ostean. Bere esanetan, Urduñarrak konturatu dira lau urte hauetan egindako lan guztiaz eta haiengan konfiantza jarri dute berriz ere. Urduñako auzokide guztien ondoan egon nahi dute eta haiekin batera Urduña aurrera ateratzeko planteamenduak sortu.