09:00etan ireki dituzte hautestontziak Aiaraldeko herrietan. Momentuz normaltasun osoz ari dira eskualdeko herritarrek bere boza ematen eta ez da gertakaririk jazo.
Leku batzuetan EHNA agiria erabiliz bozkatzea -Urduñan, Alhondegian eta Ikastetxeko A mahian, adibidez- posible da eta beste batzuetan aldiz ez dute onartu. Edonola ere, ez da arazorik eman hauteskunde prozesuan.
20:00etan bukatuko da epea hautesleek bere aukera politikoa erabaki dezaten udalean zein Foru Aldundian.
Aiaraldea.eus web-atariak jarraipen berezia egingo du eskualdeko emaitzak jasoz. Horretaz gain, herrietako hautagai bozkatuenekin hitz egingo du. Emaitzen hausnarketa ere plazartuko du.