HAUTESKUNDEAK: Aldundiak, herritarrengandik urrun baina egunerokoan garrantzitsu

Aitor Aspuru Saez 2015ko mai. 22a, 08:15

Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde nahiko urrunak dira Aiaraldeko herritar askorentzat. Araban populazioaren aldetik Aiarako Koadrilak pisu gutxi du Gasteizekin alderatuta eta Durango-Arratiako zirkunskripzioan kokatzen diren eskualdeko gainerako herriek ez dute aparteko ordezkaritza azpimarragarririk alderdien zerrendetan.

Araba eta Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde nahiko urrunak dira Aiaraldeko herritar askorentzat. Araban populazioaren aldetik Aiarako Koadrilak pisu gutxi du Gasteizekin alderatuta eta Durango-Arratiako zirkunskripzioan kokatzen diren eskualdeko gainerako herriek ez dute aparteko ordezkaritza azpimarragarririk alderdien zerrendetan.
Sentimendu hori jaso dute alderdiek ere haien aldarrikapenetan. Arabako hautagai askok Foru Aldundiak hainbat gaietan Aiararekiko daukan jarrera urruna “zor historikotzat” jo dute: Lamuzako Parkea eta ur horniketa zerbitzuan bereziki. Saratxoko saihesbideak sortutako gatazka ere konponbidean jarri beharko da hurrengo legealdian.
Bizkaiko Foru Aldundiak protagonismo handia izan du Urduñaren kasuan. Udalerriak dauzkan zorrei aurre egiteko laguntza eskatu zion foru erakundeari eta zenbait neurri iragarri ostean -bankuei kredituak ez ordaintzea- udala eta Bizkaiko Foru Aldundia akordio batera heldu ziren.

Alderdien aldeko apustua

Udal hauteskunde eta foru hauteskundeen emaitzei erreparatuz gero, joera zehatza topatu daiteke; alderdien proiektu orokorraren alde egiten dutela hautesleek foru hauteskundetan eta udal-hauteskundeetan aldiz, garrantzi gehiago ematen diotela udal kudeaketari edo alkategai zehatzei.
2011an EAJko zerrendek lortu zuten boza gehien Aiaraldean, Bilduk baino 580 boto gehiago. Antzeko fenomenoa ematen da PP eta PSE-EEren kasuetan. Ia herri guztietan jaso baitzituzten boza gehiago foru hauteskundetan udalekoetan baino.
Bestalde, ohiko alderdi politikoak ez ezik -EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta PP nagusiki- indar politiko berriak ere agertu dira Aiara eskualdean 2015eko foru hitzordu honetan; Ikune eta Podemos hain zuzen ere.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide