Omnia alderdi independenteak herritarrek galderak egin diezaioten ekitaldia egingo du gaur 19:00etan Herriko Plazan. Alvaro Barrios hautagaiari galderak zuzentzeko aukera egongo da.
Gero hauteskunde kanpaina ixteko musika emanaldia eta barra irekiko dute herritar guztientzat.
Omniak azaldu du eztabaida publikoa eskatu dietela gainerako talde politikoei baina EAJ eta Bildu alderdi politikoek uko egin diotela proposamenari. Omniari Galdetu ekimena, beraz, eztabaidaren ordez eskainiko dute gaur arratsaldean.
Omniak adierazi du bakarrik PP eta PSE-EEk eman dutela baiezkoa aipatutako eztabaidan parte hartzeko.