PSE-EEk azaldu du bere boto-txartelak oker heltzen ari direla Laudio eta Amurriora. Sozialistek ohartarazi dute Amurriora Laudioko zerrendako boto-txartelak heldu direla etxeetara. Bestalde, Laudiora gutunazalak boto-txartelik gabe bidali dituztela ziurtatu dute.
Txaro Sarasua eta Irene Novales hautagaiek adierazi dute dei ugari jaso dituztela akats horren berri emateko eta nahiz eta momentuz bakarrik beraiei gertatu zaien, uste dute posible dela beste alderdi batzuei ere gertzatzea.
Arazoa zuzentzeko eta boza baliogabeak ekiditeko sozialistek helegitea aurkeztu dute Hauteskunde Batzarrean, hauteskunde egunean kartelak jarri ditzan.