Hauteskundeen jarraipen berezia aiaraldea.eus-en eta egunkari berezia maiatzaren 25ean

Txabi Alvarado Bañares 2015ko mai. 21a, 11:07

Iragan Udal eta Foru Hauteskundeak ospatu zirenean Aiaraldea Komunikazio Leihoak urtebeteko ibilbidea baino ez zeukan. Baina boluntarioek eginiko lanari esker egunaren jarraipen zabala egitea lortu zuen elkarteak, alkategaiei eginiko bideo-elkarrizketak eta zuzeneko saio baten emisioa ardatz hartuta.

Iragan Udal eta Foru Hauteskundeak ospatu zirenean Aiaraldea Komunikazio Leihoak urtebeteko ibilbidea baino ez zeukan. Baina boluntarioek eginiko lanari esker egunaren jarraipen zabala egitea lortu zuen elkarteak, alkategaiei eginiko bideo-elkarrizketak eta zuzeneko saio baten emisioa ardatz hartuta.

Emaitza historikoak, eskura

Aurten, berriz, planteamendu zabalagoa egin du Aiaraldeak udal-ordezkarien hautaketa prozesuari begira. Foru eta Udal hautagaiei idatzizko elkarrizketa egiteko gonbitea luzatu die lehenbizi, eta 25ek onartu dute proposamena. Bitartean, hauteskundeei begirako beste informazio iturri bat garatu du: eskualdeko udalerri guztietako emaitzak, 1979tik 2011ra. Aurkezpen dinamiko hori kontsultatzen duenak herria eta urtea aukeratu behar ditu emaitza guztiak aurkitzeko: zenbat boza eta zenbat udal ordezkari lortu zituen talde politiko bakoitzak.

25 hautagai, 25 kafe

Zerrendak aurkezteko epea igarota, talde-politiko guztiekin jarri zen kontaktuan Aiaraldea, hauteskundeei begira zuen planteamenduaren berri emateko eta honako proposamen hau luzatzeko: alkategai bakoitzarekin kafe bat hartzekoa.
25 alkategaik onartu zuten gonbitea, eta bideoak ari da Aiaraldea sareratzen, kafea hartu bitartean eginiko elkarrizketa horien grabaketekin, herri bakoitzeko bat.
Hortaz gain, datozen egunetan beste bideo batzuk plazaratuko ditu Komunikazio Leihoak. Lau kale-inkesta izango dira, zeinetan herritarrek honako galdera honi erantzungo dioten: “Zer egingo zenuke alkate izango bazina?”.

Jarraipena, aiaraldea.eus-en

Datorren maiatzaren 24an eskualdeko jarraipen berezia egingo duen komunikabide bakarra izango da Aiaraldea. Goizetik aurrera bozketen nondik norakoen berri emango du eta emaitzak jaso bezain laster sareratuko ditu aiaraldea.eus web-gunean eta Twitter eta Facebook kontuetan. Grafiko bereziak erabiliko ditu horretarako, eta arratsalde-gauak aurrera egin ahala boza gehien jaso duten hautagaiei momentuan eginiko elkarrizketak sareratuko ditu, herri bakoitzeko emaitzen analisiekin batera.

Biharamuneko egunkari berezia

Biharamunean, berriz, egunkariaren txanda izango da, hauteskundeek eskualdean utzitakoen berri emango zuen zenbaki berezia kaleratuko baitu Aiaraldeak. Emaitzen grafikoak, analisiak, garaileei eginiko elkarrizketak... jasoko ditu.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide