EAJko eskualdeko hautagai arabarrek -Juanjo Unzaga (Foru hautagaia ),Juanma Ibarretxe (Laudioko alkategaia), Josune Irabien(Amurrioko alkategaia), Iñigo Gómez (Artziniegako alkategaia), Gentza Alamillo (Aiarako alkategaia) eta José Ángel Egia (Okondoko alkategaia)- enplegua sustatzeko elkarlanean aritzeko konpromisoa sinatu dute.
Jeltzaleek baloratu dute langabezia arazo larria dela eskualdean eta horretarako 2015-2019 legealdian elkarrekin jardungo dira.
Printzipioz enplegu planak garatuko dituztela aurreratu dute, lana eta trebakuntza uztartuz.