Alderdiak argi utzi du ez dagoela ados hauteskunde sistemak kanpainan erabili ahal edo ezin diren alternatibak zeintzuk diren erabakitzeko erabiltzen dituen irizpideekin. Ikunek dio, sistema horrek alternatiba erraldoiak soilik babesten dituela eta alderdi estandarretan oinarritzen dela, hau da, goitik beherako estruktura piramidal bat dagoela.
Alderdiak ez du zentzukotzat hartzen hauteskunde kanpainen joko politikoan sartu ahal izateko, Europako hauteskundeetan %5eko emaitza lortzea, hauteskunde foral eta munizipalentzako baliozkoa izatea eta alkatetzak eta zinegotziak edukitzea, ordea ez. Ikunek, gaineratu du, telebistak ere, ez dituela hauteskundeak modu egokian erakusten. Izan ere, hauteskunde orokorren lehenengo itzulera izango balira bezala aurkezten dituzte eta alderdiaren iritziz igandean datozen hauteskunde munizipalak garrantzi bera edo gehiago daukate.
Ikunek alkatetzak eta taldeak oposizioan dituela adierazten du. “Kalean lan egiten jarraituko dugu, herritarrekin modu zuzenean, oinarrizko alternatibak eraikitzen eta lanean kontrako haizearen aurka” adierazi du alderdiak.