Asteburuko zinema eskaintza: El hombre más buscado, Zazpigarren ipotxa eta Fast & Furious 7

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko mai. 22a, 04:13

Astero bezala, asteburuarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, berretsi dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

El hombre más buscado

Laudion, larunbatean maiatzaren 23ean, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Philips Seymour Hoffman aktorearen azken pelikuletako bat: El hombre más buscado.

Astero bezala, asteburuarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, berretsi dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

El hombre más buscado

Laudion, larunbatean maiatzaren 23ean, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, Philips Seymour Hoffman aktorearen azken pelikuletako bat: El hombre más buscado.

Bortizki torturatua izan den etorkin erdi txetxeniar erdi errusiarra Hamburgoko komunitate islamiarrera ailegatzen da, bere aitaren dirutza jasotzeko asmoarekin.

Alemaniako eta Estatu Batuetako seguritate agentziak bere atzetik dabiltza, bere benetako identitatea ezagutzeko asmoarekin.

John le Carré-ren eleberrian oinarritutako pelikula.

Film entrenigarri bat, Philip Seymour Hoffman, Rachel McAdams eta Daniel Brühl aktore bikainekin.

Zazpigarren ipotxa

Amurrion, igandean, maiatzaren 24an, arratsaldeko 17:30ean, euskarazko zinema protagonista: Zazpigarren ipotxa.

Baldartasuna dela, zorte txarra dela, kontua da Bobo Zazpigarren Ipotxak eta bere sei lagunek ederki moldatu direla Fantabularrasako gazteluan sekulako krisia eragiteko.

18 urte betetzekotan zegoela, hamabietako kanpaiak jo baino lehentxeago, Rose printzesak hatza ziztatu du, eta horrekin batera erresuma osoa ehun urteko loaldian erorarazi. Boboren erruz, Dellamorta sorgin gaiztoak berea egin du. Ipotx txikia eta bere lagunak, beraz, printzesa salbatu eta bere okerra zuzentzeko irrikan daude. Nola esnaraziko ote dituzte printzesa eta gorteko guztiak? Benetako maitasun musu batekin, jakina! Ipotxek bazekiten Rose Jack sukaldariarekin maiteminduta zegoela. Jack da, beraz, Rose esnaraz dezakeen bakarra.

Baina, zoritxarrez, Burner Dellamortaren dragoi ikaragarriak preso dauka gaztea. 7 Ipotxek, bihotz harturik, abentura ederra biziko dute Dellamortaren gazteluraino joan, Jack askatu eta Rose esnarazten lagunduz. Borroka latz hau Fantabularrasako gazteluan hasiko da, baina oraingo honetan ahulek sendoak menderatuko dituzte, ahulezia bakoitzean sendotasuna ere dago eta.

Etxeko txikiak zineman bikain pasatzeko aukera on bat.

Fast & Furious 7

Amurrion ere, igandean, maiatzak 24, arratsaldeko 19:30ean eta astelehenean, maiatzak 25, 20:00etan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, borroka sozialen inguruko pelikula bat: Fast & Furious 7.

Zazpigarren filmean mendeku gosez etorriko zaien Owen Shaw-ren aurka borroka egin beharko du Dominic Torretoren taldeak.

Oraingoan James Wan da zuzendaria (azken lau filmak Justin Linek gidatu ditu), eta ohiko aktore zerrendari (Vin Diesel, Dwayne Johnson, Jason Statham eta Michelle Rodriguez) Paul Walker-en heriotzagatik egin beharreko moldaketak gehitu behar zaizkio; aktore estatubatuarra 2013ko azaroan zendu zen auto istripu batean, filmeko hainbat eszena errodatuta zituztenean, eta horregatik, haren anaien laguntza behar izan dute falta zirenak osatzeko.

Akzioa eta abiadura non nahi.



 Fitxa teknikoak

El hombre más buscado

Zuzendaria: Anton Corbijn

Gidoilaria: Andrew Bovell eta John le Carré (liburua)

Aktoreak: Philip Seymour Hoffman, Rachel McAdams, Daniel Brühl,…

Erresuma Batua, 2014. 122 minutu.

 

Zazpigarren ipotxa

Zuzendaria:  Boris Aljinovic eta Harald Siepermann

Gidoilaria: Harald Siepermann, Douglas Welbat eta Daniel Welbat

Aktoreak: Joshua Graham, Peyton List, Matt Gilbert,…

Alemania, 2014. 87 minutu.

 

Fast & Furious 7

Zuzendaria: James Wan

Gidoilaria: Chris Morgan

Aktoreak: Vin Diesel, Paul Walker, Dwayne Johnson,…

AEB, 2015. 137 minutu.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide