Aiarako Alderdi Popularrak jakinarazi du nortzuk osatuko duten bere zerrendak Aiarako herrietan. Laudion Zuriñe Castañiza independentea izango da hautagaia. 34 urte ditu eta administratiboa da. Iñigo Pedruzo ere Laudioko zerrendan egongo da.
Amurrion Montse Canive izango da zerrendako lehenengo hautagaia -egun zinegotzia da- eta bigarrena Juan Carlos Ruiz hautatu dute. Juan Carlos Ruiz ere zinegotzia izan da Amurion.
Joseba Elejalde Artziniegako zerrenda burua izan ez ezik Foru Aldundirako hautagaia ere izango da. Artziniegako udal hauteskundetako zerrendako bigarren kidea Miguel Barea da.
Aiarako PPko alkategaia Jose Luis Pedruzo izango da eta Okondon Roberto Asensiok lideratuko du zerrenda.