Frackingaren aurkako konpromisoa sinatu dute hainbat alkategaiek

Erabiltzailearen aurpegia Aitor M. I. 2015ko mai. 19a, 11:13

Fracking Ez koordinazioan lanean dauden gainontzeko taldeak bezala, Fracking Ez Aiaraldeak haustura hidraulikoa ez gauzatzeko konpromisoa eskatu die udal hauteskundeetan hautagai izango direnei.

Gas ez konbentzionala erauzteko haustura hidraulikoa erabiltzeari uko egin behar diote konpromisoa sinatzen duten hautagaiek. Zentzu horretan, haien eskuetan dagoen guztia egin beharko dute Fracking-a galarazteko.

Fracking Ez koordinazioan lanean dauden gainontzeko taldeak bezala, Fracking Ez Aiaraldeak haustura hidraulikoa ez gauzatzeko konpromisoa eskatu die udal hauteskundeetan hautagai izango direnei.

Gas ez konbentzionala erauzteko haustura hidraulikoa erabiltzeari uko egin behar diote konpromisoa sinatzen duten hautagaiek. Zentzu horretan, haien eskuetan dagoen guztia egin beharko dute Fracking-a galarazteko.

Fracking Ez Aiaraldearen ustez, haustura hidraulikoa gauzatzeko baimenak indarrean dauden bitartean eztabaidak bizirik jarraituko du. Haien arabera, teknika horrek gizartean begi-bistako gaitzespena duen neurrian, Udal eta Foru agintariek herritarren ongizatea zaintzeko betebeharra dute.

Jarraian agertzen diren sinatzaileek gobernutik naiz oposiziotik jarrera hori mantentzeko konpromisoa hartzen dute.

 

Artziniega:

Iñigo Gomez, EAJ-­PNV

Joseba Vivanco, EH Bildu

 

Arakaldo:

Jabi Asurmendi, EH Bildu

 

Amurrio:

Josune Irabien, EAJ-­PNV

Eva Blanco, EH Bildu

Irene Novales, PSE-­EE

Kepa Gonzalez, Orain Amurrio

Beatriz Izagirre, Amurrio Guk Bai

 

Arrankudiaga­Zollo:

Itziar Duoandikoetxea, EH Bildu

Urtzi Vergara, EAJ-PNV

 

Aiara:

Josu Artetxe, EH Bildu

Gentza Alamillo, EAJ-­PNV

Iraida Saenz de Lafuente, Aiara Batuz

 

Orozko:

Josu San Pedro, ADIE

Zigor Gorostiaga, EH Bildu

 

Okondo:

Sergio Tato, Okondo Aurrera

Jose Angel Eguia, EA-J­PNV

Itziar Camino, EH Bildu

 

Laudio:

Natxo Urkixo, EH Bildu

Juanma Ibarretxe, EAJ-­PNV

Txaro Sarasua, PSE-­EE

Alvaro Barrios, Omnia

 

Urduña:

Idoia Aginako, EH Bildu

Iñaki Cuadra, EAJ-­PNV

Mikel Agirre, URE

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide