Hauteskundeei eta txakolin egunari buruzko gehigarriak izango ditu egunkariak

Erredakzioa 2015ko mai. 18a, 19:25

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 34. zenbakia. Normalean baino lodiagoa izango da, ohikoan dituen orrien bikoitza izango baitu: 32.

Hauteskundeei begirako gehigarria

Bihar argitaratuko da Aiaraldea Egunkariaren 34. zenbakia. Normalean baino lodiagoa izango da, ohikoan dituen orrien bikoitza izango baitu: 32.

Hauteskundeei begirako gehigarria

Hamasei orri gehiago, bi eduki berri plazaratzeko. Alde batetik, datorren maiatzaren 24an izango diren Udal eta Foru hauteskundeei begirako gehigarria topatu ahal izango du irakurleak. Udal-hauteskundeek eskualdean izan dute bilakaeraren inguruko datuak, hauteskunde-sistemari buruzko analisiak (Miren Ayesak, Mari Petralandak eta Asier Amondok idatzitakoak) eta herriz-herrikako artikuluak izango ditu gehigarri horrek, hautagaiek egunkarirako propio idatzitako zutabeekin batera. Eskualdeko talde politiko guztiei helarazi zaie zutabea idazteko gonbitea, eta orotara 33 hautagai animatu dira hori egitera.

Txakolin Egunaren gehigarria

Beste aldetik, maiatzaren 31an Amurrion egingo den Txakolin Egunari begirako beste gehigarri bat izango du egunkariak, Aiaraldeko txakolinari eta upategiei buruzko informazioaz hornitua.

Egunkarian, eduki anitzak

Gehigarriak albo batera utzita, ohiko egunkari batekin topatuko da irakurlea. Herriz herrikako atalean eskualdean azken hamabostaldian gertatutako albiste esanguratsuen bilduma egongo da. Kirol atalean, berriz, eduki ugari egongo dira, ohikoan baino orri bat gehiago izango baitu atal horrek. Itxaso Agirre Gravni txapeldunari eginiko elkarrizketa eta Laudior Zikloturista Egunaren inguruko kronika egongo dira, besteak beste. Sozio-ekonomian, berriz, lan-istripuek eragindako heriotzek hartuko dute protagonismoa.

Egunkariko protagonista nagusia, baina, Carlos Varela komikigile eta animatzaile artziniegarra izango da. Luze eta zabal hitz egingo du bere ogibidearen egoeraren eta buruan dituen proiektuen inguruan.

Kontrazaleko protagonista, berriz, Iratxe Llano urduñarra izango da, Ta-Tarra Kartoi Bandaren sortzailea.

Kolaboratzaileei dagokionez, Txema Urkijok, Itziar Larrazabalek, Juan Manuel Etxebarriak eta Mire Ayesak idatzi dituzte iritzi-zutabeak. Komikia Jabi Isasik egin du eta zinema proposamena Txetxu Urkijok.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide