Builaka Batukada Taldea Euskal Herriko 3. Batukaden Topaketan egongo da

Hirugarren urtez jarraian, bihar maiatzaren 16an Euskal Herriko Batukaden Topaketa ospatuko dute Lasarte-Orian, eta Artziniegako Builaka Batukada Taldea beste zortzi taldeen artean bertan izango da.

Ekitaldiz beteriko egun horretan goizean haurrentzako tailer irekiak egingo dituzte eta batukada taldeen kideek tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute.

Hirugarren urtez jarraian, maiatzaren 16an Euskal Herriko Batukaden Topaketa ospatuko dugu Lasarte-Orian, eta Artziniegako  Builaka Batukada Taldea beste zortzi taldeen artean bertan izango dugularen berri eman nahi dizuegu.
Ekitaldiz beteriko egun honetan goizean haurrentzako tailer irekiak izango ditugu eta batukada taldeen kideek tailer desberdinetan parte hartzeko aukera izango dute. Arratsaldean berriz, talde guztiek erdigunean zehar ibilbide txiki bat egingo dute eta jarraian talde bakoitzak Lasarte-Oriako Okendo plazan minutu batzuk jotzeko aukera izango dute. Bukatzeko 170 batukadajoleek erritmo berdina joko dute aurtengo leloari jarraituz: "Batera emanda, a ze eztanda!"Eguna borobiltzeko Skakeitan taldearen kontzertua izango dugu gaueko 22:30tan.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide