Asteburu ona izan da Aiaraldeko lasterkarientzat. Zuriñe Frutos Artziniegarra Gernikako mendi lasterketako irabazle izan da.. Pello Morenok, aldiz, 2. postua lortu du Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketan.
Zuriñe Gernika eta inguruetako bidezidor eta mendietatik ibili zen. Guztira 25 km-tako lasterketa izan zen 1300 metroko desnibel positibo eta beste 1300 negatiborekin. Arrolape Mendi Taldeak antolatutako lasterketa izan da. Gainera, Urdaibai Kopa barnean kokatzen da lasterketa hau.Kopa honekin bukatzeko bi lasterketa besterik ez dira falta, bata, ekainean Ariatzan eta bestea, irailean, Foruan.
Pello Moreno aretarrak, ordea, X. postua lortu du Erlaitz Aiako harria mendi lasterketan. 22Km-tako lasterketa horrek 2700 metroko desnibel pilatua izan zuen eta Aiako Harria parke naturaletik igaro zen ibilbidea. Iruneko Meaka auzoan dagoen Ola sagardotegitik irten eta Errota Zahar aldaparen goi aldean bukatu zen.