Fernandez de Pinedo aldaketa politiko eta ekonomikorako aukera bakarra dela adierazi du EH Bilduk

 

Gaur goizean Aretako Lipmesa enpresaren aurrean prentsaurrekoa eskaini du EH Bilduk Reindustrializazio Plana aurkezteko. Kike Fernandez de Pinedok eta Nerea Martinez Cerrillok hartu dute hitza eta PP eta EAJren jarduera gogoz salatu dute.

 

 

Gaur goizean Aretako Lipmesa enpresaren aurrean prentsaurrekoa eskaini du EH Bilduk Reindustrializazio Plana aurkezteko. Kike Fernandez de Pinedok eta Nerea Martinez Cerrillok hartu dute hitza eta PP eta EAJren jarduera gogoz salatu dute.

 

Araba berria eraiki nahi du alderdiak eta horretarako, Aiaraldeako herritar guztiei erakutsi nahi die orain dela lau urte hasitako aldaketa prozesua. Adibide gisa Laudioko herria aipatu du Nerea Martinezek, zeinetan, koalizioak dioenez politika egiteko beste modu bat badago.

 

Laudio eredu, EH Bilduren ustez

 

Lehenik eta behin, gizarte-larrialdietarako laguntzak handitu dituzte. Ondoren gazte, 45 urte baino gehiagoko pertsonak zein emakumeentzako lan programak prestatu dute, zeinek duintasunezko baldintzak eta gutxieneko soldata gainditu dituen.

 

Horrez gain, mahai enplegua, diru-laguntzen eta komertzioen berrien gaineko eztabaida sortu dute. Gainera, Udaletxeak lan poltsak sortu ditu, hala nola, liburutegirako zaintza, soroslea, teknikoa, ingeniaria, arkitektoa...

 

Bukatzeko, kontratazio publikoetan klausula sozialak ezartzea ere garrantzizkoa dela deritzote.

 

EAJ eta PP gauza bera direla esan du koalizioak

 

EH Bilduk argi azaldu du Javier de Andres eta Ramiro Gonzalez txanpon bereko bi aurpegi direla, berdin duela txanponeko zein alde agertuko den, biek interes berdinak defendituko dituztela. Hori dela eta Kike Fernandez de Pinedo aldaketa politiko eta ekonomikoa emateko aukera bakarra dela azpimarratu du.

 

Eredu ekonomiko neoliberalak, langileak kontuan hartzen ez dituela esan du koalizioak, izan ere langileak produkzioaren elementu dira. Horren adibide garbia, Lipmesa enpresaren itxiera izan zela azpimarratu du, krisi ekonomikoa eredu neoliberal horren ondorio baita. Horren aurrean Arabako Diputazioak eta instituzioa Foralek ez dutela ezer egin salatu dute.

 

Industria berreskuratzeko ahalegina

 

Araban Industria arloak berreskurapen prozesu sakon eta indartsua behar duela gaineratu du EH Bilduk, eredu zaharkitu batetik benetako beharrei egokituko den eredu kualifikatu moderno eta jasangarri batera trantsizioa ematea beharrezkoa baita.

 

Horretarako instituzio guztien inplikazioa beharrezkoa dela adierazi du Kike Fernandez de Pinedok, baita Foru aldundiarena ere, “batez ere kontuan hartzen badugu legealdi osoan zehar beste alde batera begira egon dela enpresak ixten ziren bitartean.” Gainera Madrilek inposatutako murrizketak eta neurriak aplikatu eta babestu dituela gaineratu du. Bukatzeko zazpi urtetan industriaren bolumena heren bat gutxitu dela salatu du Fernandez de Pinedok .

 

Hamar neurririk garrantzitsuenak

 

Guzti horri aurre egiteko, EH Bilduk proposamen oso bat egin du. Lehenik eta behin, desagertzeko arriskuan dauden enpresentzako talka plana. Gero, arriskuan dauden enpresak laguntzeko aholkularitza foru bulego bat sartuko du. Ondoren, krisian dauden ehunak birmoldatzeko bultzada sustatzea. Neurri hauek guztiak finantzatzeko instituzioen arteko funtsa bat sortzea ere, beharrezkoa ikusten du Bilduk. Bertan, Eusko Jaurlaritzak eta Kutxabank-ek ardura garrantzitsua hartu behar dute. Gainera, klausula sozialen aldeko apustu sendoa eta kontratazio arduratsua bultzatu. 

Etorkizunean garrantzitsuak izan daitezkeen ehunetan inbertsio publiko eta pribatuaren bidez proiektuak, enpresak eta kooperatibak laguntzea edo sortzea. Beste neurrietako bat, enplegu berdea sortzea eta energia kontsumoa murrizteko asmoz ingurumenari buruzko auditoriak egiteko plan zehatzak sortzea da. Behar sozialei erantzuteko jarduera industrialak eta enplegu berriak sortzeko inbertsioak egin. Ondoren, Ikerketa, Garapena eta Berrikuntza bultzatu eta bukatzeko, kooperatibismoa babestu eta bultzatu, batez ere elkartasunezko ekonomian eta jarduera sozialetan.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide