LOMCE-ri planto egiteko hitzaldia antolatu du Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak

Erredakzioa 2015ko mai. 11a, 14:01

Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak HTPk, Hezkuntza Plataformen Topaguneak, zabaldu berri duen “3. mailako azterketei planto” ekimena azaltzeko eskualdeko hitzaldia deitu du maiatzaren 13rako, asteazkenerako, arratsaldeko 18:00etan Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan.

Aiaraldeko Gure Hezkuntza Plataformak HTPk, Hezkuntza Plataformen Topaguneak, zabaldu berri duen “3. mailako azterketei planto” ekimena azaltzeko eskualdeko hitzaldia deitu du maiatzaren 13rako, asteazkenerako, arratsaldeko 18:00etan Laudioko Kultura Etxeko Arraño gelan.

HPTk Durangon larunbatean egin zuen agerraldi masiboan parte hartu zuten Airaldeko Gure Hezkuntza Plataformako kideek. “LOMCE aplikatzen ari dela ziurtatzeko, errebalidak jarri dituzte martxan: 3. mailako ebaluazio diagnostikoa inposatu zaigu; alegia, LOMCEren araberako lehenengo froga”adierazi zuten bertan.

“Jakin dezala Uriarte andreak, gu ere antolatzen hasiak garela eta froga hauei planto egingo diegula. Pilotajearen soinekoarekin mozorrotu nahi izan badituzte ere, LOMCEren aplikazioa da bete-betean” gaineratuz.

Santutxuko esperientzia

Antolatzaileak Santutxuko Karmelo Ikastola eta Briñas Eskolarekin jarri dira harremanetan egunotan publiko egin duten 3. mailako azterketari planto egiteko deialdian azaldu dezaten.

LOMCEren aurka eta Euskal Herrirako Hezkuntza Sistema propioa bidea egiteko xedea du Airaldeko Gure Hezkuntza Plataformak, eskualdeko hainbat ikastetxeetako norbanakoak, guraso, ikasle eta irakasleak, ari dira berton lanean hezkuntza komunitatean ekimen ezberdinak bideratzen.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide