Artea izan ote zen eskualdeko biztanleentzat zuhaitz sakratua?

Naturayala blogak Gustavo Abascalek idatzitako testua jaso du arteen inguruan:

"Eliza eta baselizen inguruak asko aldatu dira azken hamarraldietan, eta garai batean eliztarrei itzala ematen zieten zuhaitz zaharren ordez espezie exotikoak sartu dira, forma eta kolore askotakoak, baina erkidegoarekin batere loturarik ez dutenak.

Naturayala blogak Gustavo Abascalek idatzitako testua jaso du arteen inguruan:

"Eliza eta baselizen inguruak asko aldatu dira azken hamarraldietan, eta garai batean eliztarrei itzala ematen zieten zuhaitz zaharren ordez espezie exotikoak sartu dira, forma eta kolore askotakoak, baina erkidegoarekin batere loturarik ez dutenak.

Esparru horietako askotan lizar-, ezki- eta haritz-arbola ugari aurkitzen da; beraz, pentsatzekoa da garai batean ere espezie horiek landatzen zirela batez ere eliza inguruan, azken mendean behintzat; baina bada toki horietan beste guztien gainetik nabarmentzen den espezie bat: artea.

Gure eliza askoren ondoan oraindik ere zutik dauden ehun urtetik gorako arteen itxura handientsuak badirudi indartu egiten duela eraikinen izaera sakratua, haien berezitasuna adierazten dutela eta miresteko gonbidapena direla. Artziniegako Arteko Andra Mariren eliza ondoan dagoen artea izango litzateke adibide nabarmenena, baina badira beste asko ere: Arespalditzan, Menagarain, Lezaman, Erretes Tuteran, Belandian edota Mendeikan.

Artearen edertasunagatik eta itxura handientsuagatik landatu ote ziren eliza askoren ondoan, eta aldi berean haien zur bikaina aprobetxa zitekeelako, edota antzina batean espezie hori gurgarri ideiarekin eta erlijioarekin lotuta egon zelako? Azken hori egia balitz, nondik ote zetorren sineste hori?"

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide