Aiaraldeko Lehenengo Nafar Jardunaldiak antolatu dituzte maiatzean zehar. Guztira, lau hitzaldi egongo dira, Laudioko kultur etxeko Arraño gelan, arratsaldeko 19:00etan, maiatzaren 8an, 15ean, 20an eta 29an.
Lehenengo jardunaldia maiatzaren 8an izango da eta Beñi Agirre hizlariak “Orreagako Gudak eta Nafar Erresumaren Jaiotza”-ri buruz hizketan arituko da. Bigarren jardunaldia maiatzaren 15ean izango da Angel Rekalde hizlariarekin “1512: Nafarroako Konkista”-ri buruz hitz egiten. Kasu honetan, hizlariak konkistaren nondik norakoak azalduko ditu eta Nafarroarentzat izan zituen ondorioak aztertuko ditu.
Hirugarren jardunaldian, maiatzaren 20an, Aitzol Altuna hizlaria egongo da “1200: Euskal lurralde Historikoen Konkista; Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba”-ri buruz hizketan. Eta laugarren jardunaldia, maiatzaren 29an, Mikel Sorauren-ek emango du eta oraingoan “Gerra Karlistan Euskal Herrian”-i buruz hitz egingo du; Euskal Herrian egon ziren bi gerra karlistek ekarri zituzten ondorioak azalduko ditu Sorauren-ek, Foruen abolizioa edo Nafarroa probintzia bihurtzea besteak beste.