Eskualdeko 30 lagun baino gehiago joan ziren Sariñenara apirilaren 25ean. Iagoba Izaga amurriarra izan zen haien artean azkarrena, 150. postuan sailkatuta.
Monegroseko mendi bizikletako maratoia estatuko osoko probarik klasikoenetako bat, eta urtero urtero milaka parte-hartzaile hartzen ditu Aragoiko “basamortu” horretako parajeak zeharkatzen dituen ibilbideari ekiteko prest. Aurtengoan 7.000 lagunetik gora izan dira maratoi (123 km) zein maratoi erdiko (73 km) modalitateetan aritu diren txirrindulariak, gehienak distantzia luzeko proban.
Sariñenako helmuga zeharkatu duten guztien artean ez dira gutxi izan Aiaraldetik joandakoak. Denera 30 lagun inguru lehiatu dira Monegrosen, gurean mendiko ziklismoak zaletu asko dituen seinale. Laudioarrak izan ziren haietako asko , eta Amurriotik ere kuadrillatxo bat bertaratu zen. Baina beharbada aipagarriena da urduñarren presentzia; izan ere, Gualdetxu MTB Taldeak “espedizioa” antolatu zuen eta kuadrilla handia batu zen Monegrosera joateko, 17 pertsona, laguntzaileak ete guzti.
Kirol-emaitzei dagokienez, Aiaraldeko txirrindularien artean arinena Iagoba Izaga amurriarra izan zen. Iagobak eta 4 ordu eta 28 minutuan bete zuen maratoia, David Castañera irabazlearengandik 26 minutura, eta 150. postuan sailkatu zen. Lasterketa itzela inondik ere. Sergio Marigorta urduñarrak ere oso lasterketa ona bete zuen, 4:51ko denborarekin 572. postuan sailaktuta.