Hezkuntza gehigarria dakar Aiaraldea Egunkariak

Erredakzioa 2015ko mai. 4a, 18:35

Berezia izango da bihar argitaratuko den Aiaraldea Egunkariaren zenbakia. Datorren urteari begira Batxilergo eta Lanbide Heziketarako matrikulazio epea ireki dute eskualdeko ikastetxeek, eta horregatik gehigarri berezi bat atxikituko zaio ohiko egunkariari , 16 orrikoa, zeinetan hezkuntzari lotutako hainbat eduki topatu ahalko diren: ikastetxe bakoitzak zer eskaintzen duen, ikasle zein irakasleei eginiko elkarrizketak, lan munduratzeari buruzko artikuluak, ikasten laguntzeko aholkuak... hori guzti hori, ohikoan bezala, %100 euskaraz.

Guztira, 32 orri

Hortaz gain, ohiko egunkaria ere topatu ahal izango du irakurleak, zeinetan hainbat eduki egongo diren. Erreportaje nagusiak gaur egungo energia eredua izango du ardatz, problematika eskualde mailara ekarrita

Kultura orrietan, berriz, Amurrio Antzokia izango da nagusi, hil honen amaieran hamar urte beteko baititu. Kirolean, berriz, Amurrioko Maestre izango da protagonista, ikasketak eta kirola uztartzea helburu duen txirrindulari taldea.

Oso bestelakoa izango da Jendartea atalak hizpide izango duen gaia, eskualdean dauden eskaleengana zuzendu eta euren bizipenen berri jasoko baitu.

Herriz-herrikako atalean, berriz, gai ugariren berri izateko aukera izango du irakurleak. Otxomaioen, Laudioko Udal-aurrekontuen, Okondoko igerilekuen zein iragan astean lan istripu bategatik hildako langilearen inguruko albisteak jasoko dira, besteak beste.

Ohikoan bezala, egunkariaren zenbaki honetan ere hainbat kolaboratzailek plazaratu dute iritzi-zutabea: Txutxi Ariznabarretak, Isabel Bovedak, Mikel Ayllonek, Mateo Pagazaurtunduak, Julen Reketak eta Itziar Urkijok. Lander Arteaga eta Gorka Belasko, berriz, zinema proposamenaz eta komikiaz arduratu dira, hurrenez hurren.

Zenbakia inprentan dago dagoeneko, eta bihar goizetik aurrera ekingo zaio 10.000 aleak eskualde osoan banatzeari, ohiko prozesura erabiliaz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.

Izan bazkide