"Gure asmoa Aiarako herriei Batzar Nagusietan hitza emateko aukera lortzea da"

Erredakzioa 2015ko mai. 3a, 16:25

CONCHI SESAR (Laudio) Omniako kide gisa Ikunek prestatutako zerrenda burua izango da foru hauteskundetan. Taldearen helburuak eta bere ibilbidea aipatu ditu.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua? Noiz erabaki zenuten hiru alderdiek zerrenda bateratua egitea?

Ezaguna denez, partaidetza da gure talde independenteen ardatz nagusia. Eskualdeko 5 herrietan, 3 talde dauzkagu eta lanean jarraituko dugu datorren legealdian Okondo eta Artziniegan falta diren herrietan Ikune taldea izan dezaten.

CONCHI SESAR (Laudio) Omniako kide gisa Ikunek prestatutako zerrenda burua izango da foru hauteskundetan. Taldearen helburuak eta bere ibilbidea aipatu ditu.

Nolakoa izan da hautaketa prozesua? Noiz erabaki zenuten hiru alderdiek zerrenda bateratua egitea?

Ezaguna denez, partaidetza da gure talde independenteen ardatz nagusia. Eskualdeko 5 herrietan, 3 talde dauzkagu eta lanean jarraituko dugu datorren legealdian Okondo eta Artziniegan falta diren herrietan Ikune taldea izan dezaten.

Talde bakoitzaren independentziaren barruan, partaidetza prozesurik egin ziren ordezkariak hautatzeko zerrenda komunean eta behin aukeratuta, guztion artean, gure profilak kontuan hartuz ordena erabaki genuen.

Helburua, 3 taldeak ordezkatuta izatea zen eta proiektu honetarako talderik onena aurkeztea Aiaraldean.

Duela 3 urte baino gehiago hasi zuen Ikunek bere jarduera eta politika beste modu batez egin daitekeela, denbora luzez erakusten ari ziren talde independenteetatik sortzeko erabakia hartu zuen. Eurite baten pean egin genuen bat taldeek eta kolektibo berak, gure buruak ikustarazteko.

Zirkunskripzio bakarrean aurkezten zarete, zein da Ikuneren asmoa horrekin?

Ikune 3 zirkunskripziotan aurkezten da. Gasteiz eta Aiaran Araban eta Enkarterrietan Bizkaian. Arazo ekonomikoak izan dira zirkunskripzio guztietan ez aurkezteko arrazoi handiena.

Nahiko gogorra da gure herrietan fundamentuzko kanpaina bat finantzatu ahal izatea, betiko alderdiek dauzkaten baliabide eta komunikabiderik gabe nolabait foru esparruan eskaini ahal izateko. Horregatik bildu nahi izan ditugu ahalegin guztiak 3 zirkunskripzioetan baino ez.

Gure asmoa Foru hauteskunde hauetan, Aiarako herriei Batzar Nagusietan hitza emateko aukera lortzea da.

Hasieran horixe ziren. Herrien Batzarrak non bakoitzak bere hitza zuen eta ordezkaria zen. Gaur egun ez, Batzarrak alderdi kuotengatik kopaturik daude eta haien alde erabiltzen dituzte instituzioak, ez herrien alde, batez ere Aiaran jasaten ari garen desberdintasun handia sortuz.

Antzina Aiara eta Arabako herri guztiak batera, Gasteiz baino batez besteko pisu handiagoa zeukaten.

1981an banaketa hau aldatu zuten alderdiek Aiarako eta Gasteizko herritar bati pisu bera ematen, 51 batzarkideetatik 38, Gasteizen geratuz.

Zenbaki hauek kontuan hartuz, zein zirkunskripzioaren alde egingo dute alderdiek? Ordutik aurrera norantz joan diren gure herriak ikusi ahal izan dugu. Beherantza!. Eta norantz joan da Gasteiz, Aiarako herritarrok Arabako ogasunari gehien ordaindu dioguna garenean?

Ikunen gure bigarren arauagatik “Glokalizazioa” beheko esparru bakoitzak independentzia dauka gainekoarengan. Zera da; Ikune Aiaran aiarako auzotarrek hartuko dute erabakiak partaidetzaren bitartez, ez Gasteizkoek ezta alderdien interesek.

Zeintzuk dira Ikuneren proposamenak?

Ikuneren proposamena Aiaran, Aiarako eskualde eta herrien interesak defendatzea da. Ikuneren helburu nagusia udalgintzaren garapena eta defentsa da.

Auzotarrek Iraidari Aiaran, Beari Amurrion edo Alvarori Laudion, botoa ematean, Aiara, Amurrio eta Laudioren interesen alde botoa ematen ari direla jakingo dute. Auzotarrek niri bozkatzean, Aiararen interesen alde bozkatzen ari direla jakingo dute.

Ikuneren Aiararekiko proposamenak dira:
-Aiararrentzako partaidetza sistemak ezartzea nire hitza haiena izango dela sinatutako konpromisoarekin, herrietan egiten ari garen bezala.
-Udalgintza indartzea eta garatzea eskualdean.
-Aiarako auzotarrekin lan egitea Aiarako auzotarrentzat alderdien interesak hauen gainetik pasatu ez ditzan zelatatuz, askotan gertatu den moduan. Gure herrietan, honen adibiderik jarri ahal izango genituzke.
-Aiaraldeako herriek dituzten finantziazio beharrak, Diputaziora helaraztea.

Zein da zure ibilbide politiko eta profesionala?

Arlo profesionalean, Administrazio arduraduna izan naiz 18 urteetatik eta administrazio eta burokrazia aldetik esperientzia handia daukat auzotarrei hurbiltzeko.

Nire ibilbide sozial eta politikoa Berlojatzen elkartearekin hasi zen, non URAren irizpideen gainetik lortu genuen eta ehunka etxebizitza salbatzea, EAJ-PNVk (arazoaren eragile bat ) haiei eta Urkulluri esker izan dela esan arren. Hauteskunde garaian gaude eta badakizue...

OMNIAn harro egon gintezke gai horregatik baina tutik ez dugu esan horren gainean. Hau auzo elkarte munduaren garaipena izan da.

Urkulluren EAJ-PNVk modu honetan itxi du, ez zuelako onartu nahi berlojatze kostuak. Batere axola ez zaiguna.

Gure etxeetan geratzea zen nahi genuen gauza bakarra eta pozik gaude baina inork ez dezala garaipena apuntatu nahi are gehiago etxebideko aholkularia Laudiokoa denean eta inoiz ez zaionean inporta gure arazoa.

Geroago, OMNIAren fundatzaileetako bat izan nintzen, aurreko hauteskundetan parte hartuz hautesle elkarte moduan. Lau urte jo eta ke zinegotzirako, administrazio eta kontabilitate kontuetaz arduratuz.

Eta orain aurre pauso bat emango dugu gure herri eta eskualdeko auzotarren interesak defendatzeko.

Nola sentitzen zara erronka horren aurrean?

Unkitu, estresatua eta pozik erronkagatik eta aldi berean ardura onartzeko prest Aiarako auzotarrek nire buruaren gainean haien konfiantza jarriz gero.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide