Gure Esku Dago ekimenak erabakitze eskubidea josiko du oihalen bitartez

Erredakzioa 2015ko api. 24a, 11:33

Apirilaren 25ean, larunbata, Gure esku dago plataformak hainbat ekimen egingo ditu eskualdean. Erabakitze eskubidea ardatz, helburua ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburu desberdinetan egingo den nazio ekimenerako lanketa egitea izango da.

Apirilaren 25ean, larunbata, Gure esku dago plataformak hainbat ekimen egingo ditu eskualdean. Erabakitze eskubidea ardatz, helburua ekainaren 21ean Euskal Herriko hiriburu desberdinetan egingo den nazio ekimenerako lanketa egitea izango da.

Lehenengo helmugara begira, oihal zatiak banatu dituzte, 20 pertsonako zati bat, ondoren herrietako ekimenetan batuko direnak. Oihaletan nahi adina marraztu ahal izango da. Partaideek euro bana ordaindu beharko dute.

Eskualdeko hitzorduak

Ekaineko deialdian oihalak batuko dira. Larunbaterako deialdiak hurrengoak dira: Orozkon 11:30ean taldeko argazkia. 12:00etan sarrera izango da plazan eta oihalak josiko dituzte, hautestontziak osatu eta dantza emanaldia egongo da.Gero argazkia egingo dute batera hautestontzi inguruan eta 14:30ean herri bazkaria.

Laudion, Herriko plazan hasiko da 11:00etan musika, 11:30ean txalaparta eta horren ostean aurkezpen txikia. Gero oihalak josiko dira. 12:00etan herri kirolak eta12:30ean Dantza taldeak. 13:00etan kalejira oihalekin, ttuntturro eta trikitixa.

Artziniegan frontoian 12:00etan Musika, erabakia ehuntzen bideo emanaldia eta oihalak bete eta josi.

Okondon antzeko egitaraua dute; plazan musika eta oihalak bete eta josi. Amurrion Herriko plazan jai eguna egongo da: musika, bertsoak, txistulariak, dantzak, margolari taldea eta josteko tailerra. Arrankudiaga-Zollon triki poteoa egingo dute Sagardotegi Eguna aprobetxatuz.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide