Asteburuko zinema eskaintza: Fuerza mayor, Pim eta Pom eta Pride

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko api. 24a, 00:58

Astero bezala, asteburuarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, berretsi dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Fuerza Mayor

Laudion, larunbatean apirilaren 25ean, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, filma interesgarria: Fuerza Mayor.

Astero bezala, asteburuarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, berretsi dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Fuerza Mayor

Laudion, larunbatean apirilaren 25an, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, filme interesgarri bat: Fuerza Mayor.

Familia bat Alpeetara eskiatzera doa. Jatetxe batean gosaltzen ari direnean elur-jausia gertatzen da eta mundu guztia izutzen da.

Ebba amak Tomas senarrari bere seme-alabak babesteko laguntza eskatzen dionean senarra, bere bizitza salbatzeko asmoarekin,  alde egin duela ohartzen da.

Azkenean denak onik irteten dira baina familia erlazioa erabat hondatua. Tomasen jarrerak zalantzak piztu ditu eta bera hauek uxatzeko ahaleginetan buru belarri jarriko da.

Los Caballeros del Zodiaco: La Leyenda del Santuario

Amurrion, igandean, apirilaren 26an, arratsaldeko 17:30ean, pasaden mendean indartsu ezagutzera eman ziren marrazki bizidun batzuen inguruko azken lana: Los Caballeros del Zodiaco: La Leyenda del Santuario.

Gaizkia munduan zehar zabaltzen ari denean itxaropenaren gudariak azaltzen dira.

Gaur egun, azken Guda Santutik urte askotara, Saori Kido bere botere misteriotsuek gainezka egin dioten neska da. Nahiz eta berak ez jakin Atenearen berraragiztatzea da eta bere zaldunekin batera bakea eta amodioa babestu beharko du.

Baina Santutegiko autoritate gorena den Patriarkak bestelako asmoak ditu. Atentatu batetik onik irten ondoren bere patua onartu eta Brontzezko Zaldunen talde txiki batekin santutegirantz abiatuko da.

Bertan Patriarkari aurre egin eta Urrezko Zaldun legendarioak askatu beharko ditu.

 

Pride

Amurrion ere, igandean, apirilak 26, arratsaldeko 19:30ean eta astelehenean, apirilak 27, 20:00etan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, borroka sozialen inguruko pelikula bat: Pride.

1984ko udan Margaret Thatcherek gobernatzen du eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) grebara deitu du.

Londresen, Harrotasun Gay-aren manifestazioan lesbiana eta gay talde batek meatzarien familiei laguntzeko dirua biltzen du. Baina arazo txiki bat dago: Sindikatuak ez du dirua onartzen.

Ekintzaileak ez dute etsitzen. Sindikatua alde batera utzi eta zuzenean meatzariengana jotzea erabakitzen dute. Autobus txiki batean hurbilduko diren Galeseko herrixka bat aukeratzen dute.

Bi komunitate erabat ezberdinek elkartu eta aurrera nola egiten duten azaltzen duen istorio bikaina hasiko dute. Gertaera errealetan oinarritutako pelikula.

Matthew Warchus zuzendari ingelesak film interesgarria ekartzen digu gurera, historia hunkigarri bezain dibertigarri batekin. Aktoreen artean, aurpegi ezagun asko: Bill Nighy, Imelda Staunton edota Dominic West, besteak beste.

Irakurri Lander Arteaga Egiluz-ek idatzitako zinema proposamena hemen.

 


 

Fitxa teknikoak

Fuerza Mayor

Zuzendaria: Ruben Östlund

Gidoilaria: Ruben Östlund

Aktoreak: Johannes Kuhnke, Lisa Loven Kongsli, Clara Wettergren,…

Norvegia, Frantzia, Danimarka eta Suedia, 2014. 120 minutu.

 

Los Caballeros del Zodiaco: La Leyenda del Santuario

Zuzendaria: Kei'ichi Sato

Gidoilaria: Chihiro Suzuki eta Masami Kurumada (manga)

Aktoreak: Kaito Ishikawa, Kenji Akabane, Kensho Ono,…

Japonia, 2014. 93 minutu.

 

Pride

Zuzendaria: Matthew Warchus

Gidoilaria: Stephen Beresford

Aktoreak: Bill Nighy, Imelda Staunton, Dominic West,…

Erresuma Batu, 2014. 119 minutu.

 

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide