"Zer adierazi harrotasuna eta maitasuna baino?"

Erredakzioa 2013ko mar. 21a, 23:52

IRATI MENDIGUREN (Aiaraldea Komunikazio Leihoa). Martxoak, udaberriaren etorrerakin 13 lekukotza utzi dizkigu atarian, zein baino zein zirraragarriagoak. Pertsonalak, kolektiboak, testigantzak, bizipenak, sentimenduak, promesak, marrazkiak, komikiak... Adin, kolore eta gustu anitzeko lekukotzak izan dira guztiak, herritarrak, aiaraldearrak.

Azken lekukotza Aiaraldea Komunikazio Leihoarentzako gorde nahi izan dugu, zutabe hauen oinarrian, elkartekide askoren lana, denbora, izerdia eta ilusioa dagoelako.Erne.Grinatsu.Sendo.

Martxoak, udaberriaren etorrerakin 13 lekukotza utzi dizkigu atarian, zein baino zein zirraragarriagoak. Pertsonalak, kolektiboak, testigantzak, bizipenak, sentimenduak, promesak, marrazkiak, komikiak... Adin, kolore eta gustu anitzeko lekukotzak izan dira guztiak, herritarrak, aiaraldearrak.

Azken lekukotza Aiaraldea Komunikazio Leihoarentzako gorde nahi izan dugu, zutabe hauen oinarrian, elkartekide askoren lana, denbora, izerdia eta ilusioa dagoelako.Erne.Grinatsu.Sendo.

Eta elkartearen izenean hitz batzuk idaztearen momentua iritsi denean, zer adierazi harrotasuna eta maitasuna baino?

Nerbioiaren magalean bada eskualde natural bat, euskalduna eta anitza. Aniztasuna aberats egiten dakiena eta Euskal Herria maite duena, euskara maite duena, euskararen herria. Euskararen normalizazioan hamaika mugimendu, banako eta eragile ari gara egunez egun lanean. Norbere esparruan euskaraz bizitzeak territorio libre bilakatzen baikaitu.

Maite dugu askatasuna, maite ditugu gure herriak. Horregatik aiaraldea.com ataria berri freskoekin esnatzeko ahalegina egiten dugu 60 bat herritarrek, zure laguntzaz. Kultur ekitaldiak antolatu ditugu, eta baita mahainguru tematikoak ere. Elkarteekin kolaborazioak egiteko leihoak zabal zabalik daude, eta eskuz esku euskarazko komunikazioan aritu nahi duenarentzat, gure egoitzetako ateek ere ez dute zerrailik.

Denok dugu intxaur bat poltsikoan, eta bakoitzak poltsikoan duen hori mingainera ateraz gero, elkar igurtziz, dastatuz eta solastuz, nola ez dugu ba lortuko, aiaraldea euskalduna?

Intxaur batek bakarrik, ezer gutxi egin lezake. Bata bestearekin elkarlanean, ordea, euskararen oskolak hautsi eta barruko mamia atera dezake. Hori izan da hasieratik gure lanaren leloetako bat. Eta ez hitzez bakarrik, norberak nahi duenetik, barnetik, ahal eta sinisten duenetik emango baitu euskararen normalizaziorako urratsa. Batzuena azkarra izango da, besteena motela; akaso askok pausaz beteriko istorioa biziko dute hizkuntzarekin; agian euskaldun batez maitemintzeak eraman du Ahmed  euskara ikastera, edota Miren, bezeroak euskaraz tratatu ahal izateko beharra duelako. Pertsona bakoitzak bere bizipenak josten ditu egunero egunero... bizipen horiek guztiak euskaraz jostea da gure erronka.

Zorionak aiaraldea. Eta zorionak Aiaraldea Komunikazio Leihoaren parte zareten guztioi ere. Informatzaile gisa, iruzkin egile, berriemaile, erredaktore, argazkilari, webgaratzaile... edo bazkide zareten horiei. Zuei esker baita posible aktualitatea eta informazioa euskara hutsez eta kalitatez egitea. Zuei esker baita posible informazioa herritarren ahotik jaso eta zabaltzea. Zuei esker baita posible, aiaraldean unetik unera, euskarazko komunikaziogintza jarraitu eta sustatzen duen jende eta elkarte kopurua areagotzea.

Nola ez sentitu bada, aiaraldear izatearen harrotasuna? Nola ez sentitu euskararekiko eta herriarekiko maitasuna? Zuek egiten duzue handi proiektu hau. Eta eskutik helduta egingo dugu bidea.

Eman diezaiogun euskara aiaraldeari!

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide