Astebukaera makala Aiaraldeko futbol taldeena

Erabiltzailearen aurpegia Urtzi Mayo 2010ko ots. 11a, 00:54

Santurtzi 1 Amurrio 1

Santurtzi 1 Amurrio 1

Amurriok 1-1 berdindu du Santurtziren aurka San Jorge zelaian eta puntu batekin itzuliko da. Lehen zatia oso astuna izan zen, erritmo gutxikoa eta ia gol aukera argirik gabekoa. Partidaren hasieran bi taldeek aukera bana eduki zuten gola sartzeko, baina aurrelariek ezin izan zuten gola erdietsi. Hasitako emaitza berdinarekin heldu ziren atsedenaldira, eta bigarren zatia erritmo biziago batekin hasi zen. Iñigo Frailek ez zuen hutsik egin atezainaren aurrean eta bere tantoa markagailura igo zen etxekoek jokoz kanpokoa eskatu arren. 72. minutuan atezainaren aurrean bakarrik gelditu zen Fraileri egindako sarrera baten ondoren Asier santurtziarrak txartel gorria ikusi zuen eta partidako azken txanpa bat gutxiagorekin bukatu behar izan zuen taldeak. Hala ere amaieran Amurrio atzealdean geratu zen emaitza mantentzeko eta santurtziarren azkenengo aukeretan Cerezok amaierako 1-1 lortu zuen.

 

Laudio 1- Portugalete 2

Laudiok egindako azken fitxaketen debuta izan zen Ellakuri futbol zelaian ikusi zen onena. Txuri gorriak gogoz atera ziren zelaira baina izandako aukerak ez ziren oso garbiak izan. Kanpokoek bi aukera behar izan zituzten lehenengo gola markagailuan ikusteko, eta jokaldi baten ondoren Portugaletek lehen gola sartu zuen.

Markagailua kontran zutela Laudiok gora egin zuen, Silas eta Larrainzarrek eduki zituzten berdinketarako aukerarik garbienak, baina beraien erremateak gutxigatik kanpora joan ziren.

Bigarren zatian gogor atera zen etxeko taldea, baina berdinketa hurbil zegoela uste zenean, Portugaletek 30 metroko falta jaurtiketa batetik ezarri zuen 0-2. Aukerak izan zituen partidua bukatu arte, baina ezinean ibili ziren aurrelariak. Azkenean, beste porrot bat Laudikoentzat eta jeitsiera postuetan sartuta daude txurigorriak.

 

Emaitzak ligan:

 

Lagun Onak

2-1

C. Durango

Beasain

1-2

Baskonia

Gernika

1-0

Zamudio

Zalla

0-0

Elgoibar

Amorebieta

6-0

Retuerto Sport

Santurtzi

1-1

Amurrio

Arenas Getxo

3-0

Salvatierra

Eibar B

2-0

Aretxabaleta

Real Sociedad B

4-0

Leioa

Laudio

0-2

Portugalete

 

Sailkapena ligan.

Real Sociedad de Fútbol   'B' 50

Amorebieta S.D.   49

Portugalete C.   41

Cultural de Durango   41

Gernika C.S.D.   41

Zamudio S.D.   40

Beasain S.D.   39

Elgoibar C.D.   38

Basconia C.D.   37

Amurrio Club   36

Zalla U.C.   32

Arenas Club   32

Santurtzi C.D.   31

Leioa S.D.   31

Lagun Onak C.D.   30

Eibar S.D.   'B' 28

Aretxabaleta U.D.   27

Laudio C.D.   25

Retuerto S.S.D.   22

Salvatierra S.D.   52

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide