EAJk Arabako Foru Aldundiaren hauteskundetan aurkeztuko dituen hautagien izenak jakinarazi ditu. Aiarako zerrendan egun biltzarkide den Juan José Unzaga egongo da lehen postuan. Unzaga Laudioko udalean alkate ordea izan da Jon Karla Menoioren eskutik.
Zerrendak bost udalerrietako ordezkariak izango ditu. Bigarren postuan Onintze Guerra egongo da. Onintze, Amurrioko Aresketa ikastolako guraso-elkartearen lehendakaria da. Horretaz gain, Aiarako alkate ohia eta biltzarkide ohia den Ainhoa Campo; Artziniegako alkatea den Agurtzane Llano, Amurrioko zinegotzia den Eder Sanchez eta Almudena Otaola biltzarkide okondoarrak osatuko dute zerrenda.