"Aiarako udalerri guztietan irabazteko" hautagaitzak aurkeztu ditu EAJk

Erredakzioa 2015ko mar. 13a, 16:38

Amurrioko Katekesi Aretoan egindako agerraldian Araba Buru Batzarreko lehendakaria den Xabier Agirrek eta Arabako Foru Aldundirako hautagaia den Ramiro Gonzalezek Aiaraldeko alkategai arabarrak babestu dituzte: 

Amurrioko Katekesi Aretoan egindako agerpenean Araba Buru Batzarreko lehendakaria Xabier Agirrek eta Arabako Foru Aldundiko hautagaia Ramiro Gonzalezek Aiaraldeko alkategai arabarrak babestu dituzte: . Amurrio, Artziniega, Aiara, Laudio eta Okondokoa hain zuzen

Ekitaldian Eusko Alderdi Jeltzaleak Aiarako Taldeko alkatetzetarako hautagaitzak eta barruti hauetarako foru hauteskunde-zerrenda aurkeztu ditu gaur arratsaldean.

Juanma Ibarretxe, Laudioko alkategaia; Josune Irabien, Amurrioko alkategaia; Gentza Alamillo, Aiarako alkategaia; Iñigo Gómez, Artziniegako alkategaia; José Angel Egia, Okondoko alkategaia eta Juanjo Unzala, Aiarako barrutietako hautagai jeltzalea Biltzar Nagusietarako egon dira aurkezpenean.

Ramiro Gonzálezek adierazi du “udal guztietan gobernatzeko aukera dugula, orain arte egindako lanagatik”. Puntu horretan azpimarratu du EAJ-PNVk eremu horretan egin beharreko lana “ekonomia berreskuratzean, industria birsortzean eta enplegua sortzean” oinarrituko dela.

Bestalde, EAJk helburu zehatz batzuk aipatu ditu hurrengo legealdirako: “Herritarrentzako zerbitzuak hobetzea, presazko beharrizanak identifikatzea edo enplegua sustatzea lehentasunak dira. Udal kudeaketa gardenaren, erantzukizunaren eta zerbitzuarekiko bokazioaren aldeko apustua.”

Herritarren arazoak konpontzeko gaude”, adierazi dute hautagaiek eta “konprometituta, ilusioz beterik, motibatuta eta Aiaraldea osatzen duten herrietako bakoitzarentzat, pertsonentzat eta eskualdearentzat hoberena lortzeko gogoekin daudela”.

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren web-gune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide