Nerea Martinez de Cerrillo hautatu du EH Bilduk Arabako Foru Aldundiko zerrendaburua izateko Aiaran. Bilduko Arabako biltzarkidea den laudioarra zuzenbidean lizentziatu zen eta Hezkuntza-orientabidea eta Lanbide-orientazioan aditua da.
Kike Fernandez de Pinedo Arabako ahaldun nagusirako hautagaiak aurkeztu du Nerea eta berari buruz esan du: “Aiaraldeara begirako ikuspegi kualifikatua eskainiko du, behingoagatik Aldundiak zonalde honekin duen zor historikorarekin amaitzeko”.
Nerea Martinez de Cerrillok erronka horri aurre egiteko bere lehentasunak azaldu ditu: “Asko izan dira, Diputaziotik jaso ditugun utzikeriak; Lamuzako parkea, uraren kudeaketa, langabeziaren aurreko neurri eza eta tamalezko etabar luzea”.
Hala ere, Nereak etorkizunera jo nahi du, Arabak bizi duen une historikoaren garrantzia nabarmenduz. “Orain egoera honi buelta emateko unea heldu da, Aiaraldea eta gure bizilagunen behar zein eskaerak lehentasun osoa izango dute maiatzaren 25ean irekiko den panorama politiko berrian”