Asteburuko zinema eskaintza: Pride, Pim eta Pom eta Samba

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko api. 17a, 12:44

Astero bezala, asteburuarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, berretsi dituzte emanaldiak: Laudio eta Amurrio.

Pride

Laudion, larunbatean apirilaren 18an, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, urte honetako pelikula onenetako bat: Pride.

1984ko udan Margaret Thatcherek gobernatzen du eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) grebara deitu du.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta  Amurrio.

Pride

Laudion, larunbatean apirilaren 18an, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, urte honetako pelikula onenetako bat: Pride.

1984ko uda. Margaret Thatcher-ek gobernatzen du eta Meatzarien Sindikatu Nazionalak (NUM) grebara deitu du. Londresen, Harrotasun Gayaren manifestazioan lesbiana eta gay talde batek meatzarien familiei laguntzeko dirua biltzen du. Baina arazo txiki bat dago: Sindikatuak ez du dirua onartzen.

Ekintzaileak ez dira etsiarazten. Sindikatua alde batera utzi eta zuzenki meatzariengan jotzera erabakitzen dute. Autobus txiki batean hurbilduko diren Galeseko herrixka bat aukeratzen dute.

Bi komunitate erabat ezberdinek elkartu eta aurrera nola egiten duten azaltzen duen istorio bikaina hasiko dute. Gertaera errealetan oinarritutako pelikula.

Matthew Warchus zuzendari ingelesak film interesgarri bat ekartzen digu gurera, istorio hunkigarri bezain dibertigarri batekin. Aktoreen artean, aurpegi ezagun asko: Bill Nighy, Imelda Staunton edota Dominic West, besteak beste.

Irakurri Lander Arteaga Egiluz-ek idatzitako zinema proposamena hemen.

Pim eta Pom

Amurrion, igandean, apirilaren 19an, arratsaldeko 17:30ean, ohi den moduan, etxeko txikienei zuzendutako euskarazko pelikula: Pim eta Pom.

Pim eta Pom etxe-katu bihurriak dira. Egun batean, beren jabearen bi ilobak, Tracey eta Stacy, bisitan etortzen dira eta katuak parkera eramateko baimena eskatzen dute. Baina neskatila maltzurrek benetan nahi dutena katuak lapurtu eta beraiekin beste hiri batera eramatea da.

Pim eta Pom-ek alde egiten dute baina laster ikasiko dute ez direla gai kalean bizitzeko. Kale-katuen lagunak egiten direnean Pim eta Pom-en laguntasuna kili-kolo jartzen da, jabe gajoa bere katutxoak bilatzen saiatzen den bitartean.

Gai izango ote dira berriro elkartzeko? Eta hau lortzeko kale katuen laguntza izango al dute gure protagonistek?

Dibertigarria eta atsegina jatorrizko bertsioan Rihanna abeslari famatua protagonista duen animaziozko filma.

Samba

Amurrion ere, igandean, apirilak 19, arratsaldeko 19:30ean eta astelehenean, apirilak 20, 20:00etan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, frantziar pelikula entretenigarri bat: Samba.

Samba Senegaldik iritsi zen Frantziara, duela hamar urte, eta beti bigarren mailako lanak izan ditu. Alice zuzendari exekutiboa da eta duela hilabete batzuetatik oso estresatuta dago.

Gizona lan-baimena lortzeko beharrezkoa den guztia egiteko prest dago; emakumea, berriz, GKE batean boluntario gisa arituz aurreko bizimodua atzean utzi nahian dabil.

Biak kale itsu diren beren bizimoduetatik irteteko borrokatuko dira zoriak elkartuko dituen arte.

Berriz batu dira Intocable filma arrakastatsuaren zuzendariak, Olivier Nakache eta Eric Toledano, eta protagonista nagusia, Omar Sly. Emaitza, immigrazioaren inguruko gogoeta interesgarri eta entretenigarri bat.



 

Fitxa teknikoak

Fitxa teknikoak

Pride

Zuzendaria: Matthew Warchus

Gidoilaria: Stephen Beresford

Aktoreak: Bill Nighy, Imelda Staunton, Dominic West,…

Erresuma Batu, 2014. 119 minutu.

 

Pim eta Pom

Zuzendaria: Gioia Smid

Gidoilaria: Mies Bouhuys, Tingue Dongelmans eta Fiona van Heemstra

Aktoreak: Georgina Verbaan, Tjitske Reidinga,…

Holanda, 2014. 70 minutu.

 

Samba

Zuzendaria: Olivier Nakache eta Eric Toledano

Gidoilaria: Olivier Nakache, Eric Toledano eta Delphine Coulin (liburua)

Aktoreak: Omar Sy, Charlotte Gainsbourg, Tahar Rahim,…

Frantzia, 2014. 118 minutu.

 

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide