Arabako Foru Aldundiak La Union garraio enpresari esleitu dio Aiarako zerbitzua. 10 urtez emango du eta 8.991.890 euro jasoko ditu horretarako.
Enpresa berriak ibilbideak banatu ditu. Gasteiz-Amurrio-Laudio zerbitzuak 52 eserlekuko autobusak izango ditu eta orduko maiztasuna. Hala ere, momentu jendetsuenetan ordu erdiko zerbitzua eskainiko du hiriburura joateko. Gainera Unibertsitatetik igaroko da ibilbidea goizetan eta eguerdian, itzultzeko.
Artziniega-Amurrio-Okondo ibilbidea egiteko 25 eserlekuko ibilgailuak egongo dira eta Artziniega-Amurrio-Laudio-Okondokoan 32 eserlekukoa. Artziniega-Gasteiz ibilbidea goizeko lehen ordutan eskainiko dute.
Horretaz gain asteburutan Gasteizera joateko 3 autobus bazeuden, orain 7 izango dira. Asteburutan ere Artziniegan bikoiztu dute zerbitzua eta Okondon eta Luiaodon eskainiko dute.
Geltoki berriak egongo dira Amurrion, San Josen, eta Laudion, Gurutze Gorrian.