Apirilaren 25ean, larunbata, Gure esku dago plataformak ekimen desberdinak egingo ditu eskualdeko herrietan. Erabakitze eskubidea ardatz, helburua ekainan Euskal Herriko hiriburu desberdinetan egingo den nazio mailako ekimenerako lanketa egitea izango da.
Lehenengo helmugara begira, oihal zatiak banatu dituzte, 20 pertsonako zati bat, ondoren herrietako ekimenetan batuko direnak. Oihalotan nahi adina marraztu ahal izango da. Partaideek euro bana ordaindu beharko dute. Ondoren, ekaineko deialdian herrietako oihalak batuko dira.
Pasa den urtean Durango eta Iruñea batu zituen Gure esku dagok, giza kate bidez. Aurten, ekainaren 21ean, hiriburuetara bideratuko dira erabakitze eskubidearen aldeko indarrak. Herrietako deialdietarako honako ekintzak antolatu dituzte:
-Orozko:
11:30 taldeka argazkiak atera
12:00 sarrera plazara
oihalak josi
hautestontziak osatu
dantza
argazkia denok batera hautestontzi inguruan
14:30 herri bazkaria
15:30etatik aurrera, abestiak kantatu eta irudiak ikusi
-Laudio: (Herriko plaza)
11:00 musika
11:30 txalaparta eta horren ostean aurkezpen txikia. Gero oihalak josiko dira
12:00 herri kirolak
12:30 Dantza taldeak
13:00 kalejira oihalekin, ttuntturro eta trikitixa
-Artziniega: Frontoian
12:00 Musika, erabakia ehuntzen bideo emanaldia eta oihalak bete eta josi
-Okondo: Plazan
musika eta oihalak bete eta josi
-Amurrio: Herriko plaza (Juan Urrutia plaza)
jai eguna: musika, bertsoak, txistulariak, dantzak, margolari taldea eta josteko tailerra.