Hedabideek zabaldu duteTubacex enpresak maiatzan egingo duen akziodunen batzarran Nuria Lopez de Gereñu proposatuko duela kontseilari independentea izateko.
Nuria Lopez de Gereñu Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburua izan zen Juan Jose Ibarretxe Lehendakariaren eskutik eta Abiadura Handiko Trenaren lanak hasi zituen bere legealdian.
Horren ostean Confebask euskal enpresarien elkartearen idazkari nagusia izan da.
Akziodun batzar horretan ere Manuel Moreu Munaiz berretsi behar dute kontseilari gisa. Hori ez ezik, bi kontseilarik utziko dute bere kargua: Xabier de Irala -BBKko lehendakari ohia- eta Ramón Guevara -Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailburua izandakoa Jose Antonio Ardanzaren taldean-.