Asteburuko zinema eskaintza: Birdman, Home, Geu Ertamerikako emakumeok, 50 sombras de Grey

Erabiltzailearen aurpegia Lander Arteaga Egiluz 2015ko api. 10a, 14:17

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta  Amurrio.

Birdman

Laudion, larunbatean apirilaren 11n, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, urte honetako pelikula onenetako bat: Birdman.

Riggan Thomson Hollywoodeko izar ohiak Broadway-en ikuskizun berria aurkeztea erabaki du, bere antzezle ibilbideari bultzada emateko asmoarekin.

Astero bezala, aste-bukaerarekin batera zinema heltzen da eskualdera. Aste honetan bi herrik, bakarrik, baieztatu dituzte emanaldiak: Laudio eta  Amurrio.

Birdman

Laudion, larunbatean, apirilak 11, Lanbide Heziketa Eskolan arratsaldeko 17:30ean eta 20:00etan, urte honetako pelikula onenetako bat: Birdman.

Riggan Thomson Hollywoodeko izar ohiak Broadway-en ikuskizun berria aurkeztea erabaki du, bere antzezle ibilbideari bultzada emateko asmoarekin.

Estreinaldi eguna iristear dagoenean obraren protagonista nagusia zauritu egingo da, bere ordez Mike Shiner aktorea kontratatu beharko duelarik.

Ikuskizunak dakarren arazoak gutxi ez eta Rigganek Laura andregaiari, errehabilitazio tratamendutik etorri berri den alabari, bere laguntzailea den Sami eta Sylvia emazte ohiari aurre egin beharko die.

Alejandro González Iñárritu zuzendari lanetan eta Michael Keaton aktore famatua protagonista gisa, komedia honek aurtengo Oscar sarietarako bederatzi izendapen lortu ditu: pelikula onenari, zuzendari onenari, gidoi onenari eta aktore nagusi onenari, besteak beste.

Irakurri Txetu Urkijok idatzitako zinema proposamena hemen.

Geu, Ertamerikako emakumeok

Laudion ere, baina astelehenean, apirilak 13, Kultur Etxeko Arraño Aretoan arratsaldeko 18:30etan, dokumental hunkigarri baten inguruko zine-foruma: Geu, Ertamerikako emakumeok.

Zinema emanaldiaz gain, ondoren Melba Reyes-ekin solasaldi bat egingo da. Hondurasen, ertamerikan, jaioa, ekonomia feministan prestakuntza prozesuen koordinatzaile pedagogikoa izan da MER sareak duen Honduraseko esparru nazionalean. MER sarea, bizitza duin baten alde erresistentzian dauden ertamerikako emakumeen mugimendua da, Chiapasetik Panamara doana.

Herrialde pobreagoetan emakumeen egoera larria ezagutzeko aukera.

Home

Amurrion, igandean, apirilak 12, arratsaldeko 17:30ean, ohi den moduan, etxeko txikinei zuzendutako pelikula bat. Igande honetan, Dreamsworks-en azken lana: Home.

Filmean estralurtar batzuek Lurra inbaditu eta haien arerio handienarengandik ezkutatzeko erabiliko dute. Alabaina, estralurtarretako batek oharkabean bere kokalekuaren berri emango die, eta ihes egin beharko du.

Nerabe batekin egingo ere, eta hala, abentura komikoa abiatu munduan zehar egindako hutsak konponduko baditu. Orduan ohartuko da estralurtar heroia benetan gizakia zer den.

Dibertigarria eta atsegina jatorrizko bertsioan Rihanna abeslari famatua protagonista duen animaziozko film bat.

Cincuenta sombras de Grey

Amurrion ere, igandean, apirilak 12, arratsaldeko 19:30ean eta astelehenean, apirilak 13, 20:00etan, ohi bezala Amurrioko Antzokian, urte honetan gehien espero izan diren pelikulen artean ikusmin handiena sortu duen filma: Cincuenta sombras de Grey.

Anastasia Steele Literatura ikasleak Christian Grey enpresari gazte arrakastatsuari elkarrizketa egiteko mandatua jasotzen duenean gizon erakargarri, seduktore eta erabat intimidatzailearekin topatzen da.

Hunkiturik emakume esperientzia-gabe eta inuzenteak gizona ahazten saiatzen da, baina laster duen desioa oso handia dela ohartzen da. Azkenean bikoteak erlazio sutsua hasten duenean Anastasiak Grey-ren praktika erotiko bereziak ezagutuko ditu, aldi berean bere limite eta desiorik ilunenekin topatuko delarik. 

Sam Taylor Wood-en zuzendari lanetan eta Jamie Doman eta Dakota Johnson protagonista direla, heltzen da gurera E. L. James-en liburu famatuen zinemarako moldaketa.

 

 

 

Fitxa teknikoak

Birdman

Zuzendaria: Alejandro González Iñárritu

Gidoilaria: Alejandro González Iñárritu, Nicolás Giacobone, Alexander Dinelaris eta Armando Bo

Aktoreak: Michael Keaton, Zach Galifianakis, Edward Norton, Emma Stone,…

AEB, 2014. 119 minutu.

 

Geu, Ertamerikako emakumeok

Zuzendaria: Unai Aranzadi

Gidoilaria: Unai Aranzadi

Musika: Neosounds Ltd

 Euskal Herria, 2011. 29 minutu.

 

Home

Zuzendaria: Tim Johnson

Gidoilaria: Tom J. Astle, Matt Ember eta Adam Rex (liburua)

Aktoreak: Jim Parsons, Rihanna, Steve Martin,…

AEB, 2015. 94 minutu.

 

Cincuenta sombras de Grey

Zuzendaria: Sam Taylor Wood

Gidoilaria: Kelly Marcel eta E.L. James (liburua)

Aktoreak: Dakota Johnson, Jamie Dornan, Jennifer Ehle,…

AEB, 2015. 125 minutu.

 

LAGUN AGURGARRIA:

Bisitatzen ari zaren webgune hau euskararen normalizazioaren alde Aiaraldea Ekintzen Faktoria proiektu berrituak garatzen duen tresnetako bat da.

Euskarazko hedabideak sortu eta eskualdean zabaltzeko gogor lan egiten dugu egunero-egunero langile zein boluntario talde handi batek.

Hedabide herritarra da gurea, eskualdeko herritarren ekarpen ekonomikoari esker bizi dena, jasotzen ditugun diru-laguntzak eta publizitatea ez baitira nahikoa proiektuak aurrera egin dezan.

Herritarra, anitza eta independentea den kazetaritza egiten dugu, eta egiten jarraitu nahi dugu. Baina horretarako, zure ekarpena ere ezinbestekoa zaigu. Hori dela eta, gure edukien hartzaile zaren horri eskatu nahi dizugu Aiaraldea Ekintzen Faktoriako bazkide egiteko, zure sustengua emateko, lanean jarraitu ahal izateko.

Bazkideek onura eta abantaila ugari dituzte gainera, beheko botoian klik eginda topatuko duzu informazio hori guztia.

Faktoria izan, egin zaitez bazkide.

Aiaraldea Hedabideko lantaldea.


Izan bazkide